Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/07/02

Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak, EAJ-PNVren lanaren emaitza

Proiektuak hainbat jarduera hartzen ditu barne: San Bartolome auzotik tren-geltokira eta herrigunera igarotzeko pasabidea eta bi igogailu eraikitzea, markesina berriak jartzea, eta trenbideen azpian pasabide bat egitea.

Maribel Vaquero diputatua Ordizian izan zen atzo, Joseba Agirretxea diputatuarekin batera, eta tren geltokian egindako hobekuntzak azpimarratu zituen.
Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak, EAJ-PNVren lanaren emaitza

Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzek herritarren mugikortasuna eta eguneroko desplazamenduak errazteko zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. EAJ-PNVren lanari esker, esaterako, udalerriko hirigunea eta San Bartolome auzoa lotuko dira, eta beraz, komunikazioa erraztuko da aparkalekuekin eta merkataritza-gunearekin.

Aurrerapen horiek garrantzia handia dute herritarrentzat, eta baita bisitarientzat ere; hiriaren azpiegituren modernizazioa bultzatzen dutelako, besteak beste. Hortaz aritu zen, hain zuzen, Maribel Vaquero EAJ-PNVko diputatua atzo goizean, Joseba Agirretxearekin batera, Ordiziara egin zuen bisitan. Vaquerok adierazi duenez, "Ordiziako geltokiaren obrak EAJk Madrilen egiten duenaren adibide bat dira, eta emaitza begi-bistakoa da”.

Gainera, geltokian instalatutako igogailuek, aurretik zeuden oztopoak gainditzea ahalbidetu, eta segurtasun handiagoa bermatzen dute. Horietako bat, hain zuzen ere, Jose Miguel alkateak ADIFekin egindako hitzarmen bati esker lortu da. Horrek, halaber, kalitatezko zerbitzu publikoak herritar guztientzat zuzentzea bermatzen du. Horren inguruan aritu da Joseba Aranburu EAJ-PNV Ordiziako bozeramailea: "Neurri garrantzitsua hartu dugu ordiziarron mugikortasuna hobetzeko, eta igogailuaren instalazioak segurtasuna eta irisgarritasuna nabarmen hobetzen ditu. Gure helburua da herritar guztiek, baita mugikortasun arazoak dituztenek ere, tren zerbitzua modu eraginkorrean eta seguruan erabiltzea. Neurri hau funtsezko aurrerapausoa da herritarren eguneroko bizitza errazteko."

Hortaz, zalantzarik gabe, tren geltokiko irisgarritasuna hobetzea EAJ-PNVren helburuetako bat izan da aspalditik; igogailua ipintzea eta irisgarritasuna hobetzea ez baitira soilik mugikortasunaren arloko hobekuntzak: herritarron bizi kalitatea areagotzeko eta eguneroko bizimodua errazteko urratsak ere dira.

Aipatutako guztia aintzat hartuta, EAJ-PNVk azpiegituren eta garraio publikoaren zerbitzuak hobetzen jarraitzeko egingo du lan, herritarren beharrei erantzutea eta herriaren garapena bultzatzea helburu izanik, betiere. Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak, beraz, arlo horretan aurrera egiteko beste urrats bat dira, eta azken finean, mugikortasun egokiagoa eta hobea bermatzen dute herritar guztientzat.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...