Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako EAJ-PNVk argitasuna eta irmotasuna eskatzen dizkie EH Bilduri eta Hernaniko alkateari, San Joan gaueko gertaera bortitzen aurrean
Gertaera hain da larria, eskatzen baitu gaitzespen argi eta irmoa. Arrazakeriarik ez, indarkeriarik ez; ez Hernanin, ez beste inon. Ez atzo, ez gaur, ez bihar; inoiz ez.
Berriki gertatu direnak, bai Beasaingo jaietako txosnen inguruan bai Hernaniko San Joanetan, oso larriak dira. Hain dira larriak ezen uste baitugu herri eskala gainditzen duten gertaerak direla. Gauzak horrela, Gipuzkoako EAJ-PNV kezkatuta dago –oso kezkatuta–: batetik, horrelako gertaerak behin eta berriz errepikatzen direla ikusten delako, eta, bestetik, EH Bilduren –eta udal erakundeetan euren ordezkarien– erantzuna lausoa delako.
Gipuzkoako EAJ-PNVk adierazi nahi du irmotasun osoz gaitzesten duela Hernaniko San Joan gaueko gertaera; gaitzesten du gertaera, arrazakeriagatik; eta, era berean, indarkeriaren iturrikoa izateagatik. Aurrean dagoena hauxe baita: lintxamendu bortitza egiten saiatu den talde bat, urrunera –oso urrunera– iritsi ahalko zena, poliziak egoerari aurre egin izan ez balio.
Adierazpen instituzional batetik haratago, Hernaniko alkateak eta EH Bilduk erantzukizun espezifikoa dute. Ez da nahikoa, egin duten bezala, lintxamendu kolektiboaren saiakera horren aldagai arrazistaz jabetzea. Ekintza horiek arrazakeriaren ondorio ez ezik, hamarkada luzeko heziketa politiko jakin baten emaitza ere dira. Heziketa horren baitan, helburuek bitartekoak bidezko egiten zituzten; ekintzok iraganean luzaz aritu zen indarkeria-kultura haren ondorio dira; kultura hark onartu eta bidezko ikusten zuen indarkeriaren erabilera. Era berean, ezin dira gutxietsi "Gora ETA militarra" oihuak udaletxeko ate aurrean.
Gertaera hain da larria, eskatzen baitu arrazismoa eta indarkeriara jotzea gaitzesteko erreakzio argi eta irmoa. Arrazakeriarik ez, indarkeriarik ez; ez Hernanin, ez beste inon. Ez atzo, ez gaur, ez bihar; inoiz ez.EH Bilduren eta alkatearen indarkeriari erantzunak “bai baina ezkoak” izan dira, zalantza pizten duten horietakoak: hitz egin, ezer aditzera eman gabe; egiten ari denaren plantak egin, deusik egin gabe. Albotik begira jartzen denaren ohiko jarrera ez balekoa
Era berean, adierazi behar da onartezina dela –udaletxeak Ertzaintzari laguntza eskatu eta gero– alkateak Ertzaintzari gertutasuna ez azaltzea, ertzainek jaso zituzten erasoen eta irainen aurrean. Gipuzkoako EAJ-PNVk Ertzaintzari babesa eta elkartasuna helarazi nahi dizkio, ertzainen jokaerak saihetsi baitzuen gauza are urrunera joatea.
Historiak argi uzten du indarkeriaren aurrean kritikotasun faltak –ikusi bezalakoak– indarkeriaren logika elikatzea eta datozen belaunaldiei indarkeria hori helaraztea baino ez dakartzala. EH Bilduk argi eta irmoki hitz egin behar du indarkeria erabiltzeak aldean daramatzan gabezia etikoaz, hutsegite politikoaz eta gizagabetasunaz. Belaunaldi gazteen hezkuntzak, etorkizunak eta bizikidetzak –horiek guztiek– behar dute egun gertutik ere ageriko ez den lidergo etiko duin bat Hernaniko herrian.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13