Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/06/26

Arrasateko EAJ-PNVk oso positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzak herriko etxebizitza publikoaren alde egin duen apustua

Ildo horretan aurrera egiten jarraitzeko eskatu du PNVk
Arrasateko EAJ-PNVk oso positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzak herriko etxebizitza publikoaren alde egin duen apustua

Arrasateko EAJ-PNVk bere esker ona eta poza adierazi nahi du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako operazio garrantzitsuagatik, La Caixako 148 etxebizitza babestu Euskadiko alokairuko parke publikoan sartzea ahalbidetu baitu.

Erosketa horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzak Arrasaterekin eta etxebizitza duina, irisgarria eta eskuragarria izateko eskubidearekin duen benetako konpromisoa.

“Arrasateko EAJ-PNVtik urrats hori erakundeek anbizioz eta ikuspegi sozialez nola jokatu dezaketen eta nola jokatu behar duten erakusten duen adibide garbi gisa baloratzen dugu. Aurrerapauso oso esanguratsua da gure bizilagunek kalitatezko etxebizitza publikoa eskuratu ahal izateko”.

“Eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzari gure udalerriaren aldeko apustu irmoa egiteagatik. Baina, era berean, azpimarratu nahi dugu urrats bat gehiago baino ez dela izan behar: orain da garaia etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzeko, alokairuko parkea handitzeko eta herritarrei benetako alternatibak eskaintzeko, bereziki gazteei eta merkatu librean sartzeko zailtasun handienak dituztenei”.

“EAJ-PNVtik etxebizitza politika erabilgarriak, anbizio handikoak eta etorkizun ikuspegia dutenak defendatzen jarraituko dugu, baita herri mailatik ere” nabarmendu dute jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...