Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk herriko utzikeria salatu du: pintadak, kartelak, zaindu gabeko lorategiak eta moztu gabeko belarra
Udal taldeak mozioa aurkeztuko du ekainaren 26ko Osoko Bilkuran garbiketa, mantentze eta sentsibilizazio neurri urgenteak eskatzeko.
EAJ-PNV Oñatik, iaz otsaileko Osoko Bilkuran aurkeztu zuen mozioak herriari inolako onurarik ekarri ez diola ikusita, ekainaren 26ko Osoko Bilkuran, mozio bidez, EH Bilduren udal-gobernuari udalerriko ondare kulturalaren eta historikoaren narriadura geldiarazteko berehalako neurriak eskatuko dizkio. Esaterako, hirigune historikoan, monumentu enblematikoetan eta orokorrean herrian ohiko paisaiaren parte diren pintada, pegatina, kartel, lorategi utzi eta belar altuari buruzkoak.
EAJ-PNVko udal-taldeak uste du, gainera, gaia bat datorrela 2025. urterako aurrekontuan jasota dagoen Kasko Historikoa Eraberritzeko Plan Berezia partidarekin.
“EH Bilduren gobernuaren inakzioaren ondorio kezkagarria da fatxaden narriadura, pilatutako zikinkeria, garbitasun falta eta lorategiak zaintzeko arretarik eza”, adierazi du Amaia Erostarbe EAJ-PNVko bozeramaileak.
Harritzekoa iruditzen zaigu, era berean, EH Bilduren gobernuak gaiarekiko urte hauetan erakutsi duen sentsibilitate falta. “Denak ez du balio, are gutxiago, ingurune amankomuna zikintzea edo degradatzea badakar”, gaineratu dute.
Mozioak kontserbazio eta garbitasun neurriak zein espazio publikoaren eta tokiko ondarearen errespetua sustatzeko konpromisoa hartzea eskatzen du. Izan ere, Udal Ordenantzak horixe jasotzen du (Bide edo leku publikoak komertziala ez den publizitatea erabiltzeari buruzko Udal Ordenantza):
“Bizikidetza guztiona dena zainduz ere eraikitzen da”, adierazi du Erostarbek. Zergatik eta zertarako kaltetu fatxadak, paretak, ateak… edo bete Alde Zaharreko hormak kartelez? Herria ez dago txukun. Errespetu kontua da, gure iritzian. Egiten den apurra gure udalerria zaintzeari uko egitea da”, amaitu du Erostarbek.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


