Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Soraluzek gardentasuna merezi du Zuloagako eta Oleako presen etorkizuna erabakitzean
EAJ-PNVk EH Bilduri exijitu dio Zuloagako eta Oleako presen inguruko informazioa emateko saio publiko bat antolatzea.Udalak jada jaso ditu Aldundiaren erantzunak, eta jeltzaleek herri-galdeketa bat eskatzen dute, soraluzetarren iritzia zein den jakiteko.
Soraluzeko EAJ-PNVk EH Bilduri exijitu dio Zuloagako eta Oleako presen eraisketa-proiektuari buruzko aurkezpen publiko bat antolatzea, herritarrei informazio gardena eta zuzena eskaintzeko. Gai garrantzitsu honi buruzko erabakia ez da inposatu behar: partekatu egin behar da, eta erabaki komun baten bidez adostu.
Honakoa izan da, aurten, presen eraisketa proiektuari lotutako prozesuaren kronologia:
▼ Otsailaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren obra hidraulikoetako webgunean argitaratu zen proiektua.
▼ Martxoaren 3an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren izapideak abiarazi zituen iragarkia argitaratu zen.
▼ Apirilean, Soraluzeko Udalak zazpi puntuko alegazio-txostena igorri zuen Aldundira.
▼ Maiatzaren 20an, Aldundiaren erantzuna jaso zen udal erregistroan.
▼ Ekainaren 12an, hirigintzako batzordean, EH Bilduk alegazioen erantzunaren berri eman zuen.
▼ Ekainaren 18an, presak iragazkortzeko proiektua onartzen duen 143/2025 Foru Agindua argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Informazio guztia mahai gainean izanda, EAJ-PNVk uste du herritarrei proiektuaren berri eman behar zaiela. "Gardentasuna eta parte-hartzea ez dira lelo hutsa izan behar, praktikan aplikatu beharreko printzipioak baizik", adierazi dute jeltzaleek.
Hori dela eta, informazio-saio publiko bat eta herri-galdeketa bat proposatu dituzte: "Zuloagako eta Oleako proiektuaren inguruan, soraluzetarrek aurkako edo aldeko iritzia emateko aukera izan behar dute”.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


