Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaia begirunez eta ausardiaz eraldatzeko proposamenak aurkeztu zituen EAJ-PNVk Oxford Aretoan
Arantxa Tapiak eta Maria Eugenia Arrizabalagak ere hartu zuten parte aurkezpenean.
Zumaiako EAJ-PNVk udalerriaren etorkizunari begira prestatutako proposamen sorta aurkeztu zuen, ekainaren 18an, Oxford Aretoan egindako topaketa publikoan. Ekitaldia oso aberasgarria izan zen, eta herritarrekin aurrez aurre aritzeko espazio atsegina eskaini zuen.
Gerturatu ziren herritarrekin batera, bertan izan ziren Zumaiako EAJ-PNVko zinegotziak, udalerriko eguneroko arazoen ezagutza zuzenetik proposamen horien alde lan egiten dutenak. Era berean, bertan izan ziren alderdi jeltzaleko bi erreferente nabarmen ere: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu ohia, eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakaria eta 2003-2007 urteetan Zumaiako alkatea.
Topaketaren helburua EAJ-PNVk azken hilabeteetan ‘Zurekin Zumaia’ aldizkarian zehar landu dituen proposamenak herritarren aurrean aurkeztea izan zen, azalpena eskaintzeaz gain, horien inguruko iritziak, zalantzak eta ekarpenak partekatzeko aukera ematen.
Azaldutako proposamenak hainbat alor garrantzitsu hartzen dituzte: etxebizitzaren erronka, mugikortasun jasangarria, udal espazioen berrantolaketa, eta enplegua eta garapen ekonomikoa. Jeltzaleek argi utzi zuten ez direla promesa hutsak, baizik eta Zumaian dauden erronkei aurre egiteko eta bizikidetza eta ongizatea hobetzeko helburuarekin pentsatutako proposamen zehatzak eta bideragarriak.
Ekitaldiak giro parte-hartzailea eta hurbila izan zuen. Herritarren galderei erantzunez, jeltzaleek euren konpromisoa berretsi zuten udalerriaren etorkizunaren inguruan hausnartzen jarraitzeko eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko. “Gure ustez, Zumaia guztion artean eraiki behar dugu. Ez dago alternatibarik: entzun, adostu eta eraldatu”, nabarmendu zuten.
Bere aldetik, Arantxa Tapiak ekonomiaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik azpimarratu zuen Zumaia bezalako herriek bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko duten potentziala. Bestalde, Maria Eugenia Arrizabalagak udalerriarekiko konpromisoa berretsi zuen beste behin, eta tokiko garapenaren garrantzia nabarmendu zuen, “herritik herriarentzat egiten den politika” defendatzen.
Zumaiako EAJ-PNVk eskertu egin zuen bertaratuen parte-hartzea, eta hurrengo hilabeteetan ere proposamenak garatzen eta herritarren ekarpenak txertatzen jarraitzeko borondatea azaldu zuen.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


