Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Udal Gobernuaren ekintza faltak utzitako 16 milioiak baliatzea proposatu du bost proiektu estrategiko martxan jartzeko
Arrasatek 16 milioi euroko diru-sobrantea pilatu du 2024an, eta bost proiekturi bultzada ematea da jeltzaleen planteamendua: Gorostizako igogailua, Udala Goikoa auzoren eraberritzea, autobus geltokiaren proiektua, Musakolako kiroldegiaren eraberritzea eta La Merced eraikineko cohousing proiektua.
Arrasateko EAJ-PNVk aurrekontu-aldaketa aurkeztu du, eta horren baitan, Udalak 2024an izan duen soberakin ekonomikoa bost proiektu estrategikori bultzada emateko erabiltzea proposatu du. Gainera, talde jeltzaleak gogorarazi du proiektu hauetako batzuk (zehazki Gorostizako igogailua eta Udala Goikoa) jada aurkeztu zirela abenduko Osoko Bilkuran, baina EH Bilduren eta Podemosen aurkako bozkengatik ez zirela onartu.
Hauek dira proposatutako partidak, eta proiektuen nondik norakoak:
◄ Gorostizako igogailua: 100.000 €
◄ Udala Goikoa: 100.000 €
◄ Autobus geltokiaren proiektua: 300.000 €
◄ Musakolako kiroldegia: 600.000 €
◄ La Mercedeko co-housinga: 4.000.000 €
Jeltzaleen ustetan, Arrasate herri elkartua eta integratua izan dadin, funtsezkoa da auzo guztien arteko irisgarritasuna hobetzea. Hain zuzen ere horregatik, mugikortasunean jauzia eman, eta autobus geltoki berria ezinbestekoa dela diote, herritarrek garraio publiko erosoa eta eraginkorra izan dezaten.
Era berean, Musakolako kiroldegiaren proiektua aurrera eramateko partidaren harira, hurrengoa adierazi du Ander Garay bozeramale jeltzaleak: “gure herria oso aktiboa da, eta beraz, Musakolako kiroldegi berria funtsezko azpiegitura da Iturriperekin batera kirol eskaintza orekatua eta irisgarria bermatzeko”.
Azkenik, garrantzia berezia eman diote La Mercedeko co-housing proiektuari. Haien iritziz, etxebizitza dotazionalak eta belaunaldi guztientzako zerbitzuak aurreikusten dituen egitasmo honek gizartearen zahartzeak dakartzan erronkei erantzuten die, eta komunitate bizia eta solidarioa susatzen ditu. Horretarako, baina, eraikina bera erostea da lehen pausoa.
Laburbilduz, herriak emaitzak merezi dituela nabarmendu dute: “ez dira promesa hutsak. Hauek dira gaur egun Arrasatek behar dituen urrats errealak. Soberakin ekonomikoa badago, baliatu dadila. Administrazioan epeak oso garrantzitsuak dira, eta arrasatearrek ez du gehiago itxaron behar” nabarmendu du Garayk.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


