Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aparkaleku faltak erantzun irmoa behar du Arrasaten
EAJ-PNVk Doneztebe Portuko atzeko aldean eta Santa Marina kalean guztira 90 aparkaleku berri sortzea proposatu du, herritarren eguneroko arazo bati konponbidea emateko.
Arrasaten aparkaleku asko galdu dira azken urtean, eta obraren erdia baino gehiago jada aurreratuta dagoenez, EAJ-PNVren iritziz, udal gobernuak ezin du gehiago atzeratu irtenbideen planifikazioa. Horregatik, alderdi jeltzaleak uste du garaia dela aparkaleku berriak martxan jartzeko, batez ere, Doneztebe Portuko atzeko aldean, non 70 plaza inguru sor daitezkeen. Duela urtebete jada eskatua.
Halaber, EAJ-PNVk gogorarazi du auzo horretan ez dagoela lurpeko aparkalekurik, eta horrek egoera larriagotu egiten duela; izan ere, aparkaleku falta, printzipioz, bertako bizilagunei eragiten dien arazoa dela pentsatu daitekeen arren, laster, ingurukoei ere eragingo diela uste dute. Hori dela eta, alderdiak duen proposamenaren helburua da irisgarritasuna eta auzotarren bizi-kalitatea hobetzea.
Gainera, jakitun izanik aurreikusitako aparkaleku kopurua egingo ez dela, EAJ-PNVk beste neurri osagarri batzuk proposatu ditu. Horien artean nabarmentzen da Santa Marina kalean egitekoa: erabilerarik gabeko azera zati bat egokitu, eta aparkaleku bihurtu.
Horrekin guztiarekin, Santa Marina kalean 20 plaza berri sor litezkeela kalkulatzen du EAJ-PNVk. Beraz, guztira, 90 plaza berriren sorkuntza litzateke posible. “Oraindik garaiz gaude, baina ezin dugu gehiago itxaron. Herritarrek konponbideak behar dituzte”, adierazi du talde jeltzaleak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13