Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Donostia etorkizunari baikortasunez begiratzen dion eta eraldatzen ari den hiria da, oztopo guzien gainetik”
Hiriburuak azken hamar urtetan lortutako aurrerapenak aldarrikatu ditu Gipuzkoako EAJ-PNVk, Alkatetzara iritsi zenetik hamar urte bete direnean
Gipuzkoako EAJ-PNVk, bere presidente Maria Eugenia Arrizabalaga eta Donostiako alkate Eneko Goia, buru zituela ekitaldia egin du, gaur, Donostian, alderdia Alkatetzara iritsi zenetik hamar urte bete direnean. Amarako batzoki ondoan egindako ekitaldian, Goia alkateak "donostiar izatearen harrotasuna" aldarrikatu du, PNVk Donostiako Udalean duen ekintzaren eragile gisa, eta ziurtatu du "ezezkoaren klubekoen eta etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean, Donostia gaur egun eraldatzen ari den hiria dela, eta etorkizunari baikortasunez begiratzen dio".
Hala, gogorarazi du PNVk EH Bilduren eskutik jaso zuen hiria, "geldirik, ekimenik gabe eta etorkizunerako ikuspegirik gabekoa" izan zela. "Eta hori esaten dut norbaiti ahazten bazaio donostiarrok dagoeneko probatu dugulako orain berriro gobernatu nahi dutenen errezeta", adierazi du.
Alkate moduan daramatzan bi legegintzaldi eta erdietan zehar, Donostiak bizi izan duen eraldaketa gogorarazi du: besteak beste, Anoeta estadioaren birmoldaketa, Altzako kiroldegi berria, uholdeei aurre egiteko Urumearen zabalpena, Marrutxipiko lotura berria edota Tabakalera bezalako proiektuen bidez. Aldi berean, garatzen ari diren eta laster amaituko diren zenbait proiekturi balioa eman die, hala nola, Basque Culinary Centerren eraikin berriari, Topoaren trenbide-pasabideari edo, nabarmenki, Parke Teknologikoa handitzeko jarduketa guztiei edo IBMren ordenagailu kuantiko berria hartuko duen eraikinari, Donostia Zientziaren eta Ezagutzaren arloan erreferente gisa kokatzen baitute
Horren guztiaren ondorioz, Goiaren ustez Donostia "etorkizunari baikortasunez begiratzen dion hiri eraldatua da", EAJ-PNVren gidaritzapean, "etengabe oztopoak jartzen dituztenen" aurrean. Horietxek "ezezkoaren kluba" direla esan du, "proposatzeko gaitasunik gabe, beti iraganera begira". Zehazkiago, azpimarratu du EH Bildu hiria eraldatzeko proiektu nagusi guzti-guztien aurka agertu dela, "beti ezetz bozkatuz, beti kontra".
Donostiako alkateak hiru lehentasun ezarri ditu Udalaren kudeaketan: etxebizitza, segurtasuna eta turismoaren kudeaketa. Hala, Loiolako Kuartelak erostea PNVren lorpena dela gogorarazi du, eta jeltzaleek etxebizitzaren % 100 babestua edo publikoa izatea sustatuko dutela. "Jakin behar dugu horrek ahalegin kolektibo handia dakarrela, eta gu ahalegin hori egiteko prest gaudela", adierazi du.
Segurtasunaren alorrean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren eskutik irmo jokatzearen alde agertu da, eta argi utzi du "hiri honetan ez dugula gaizkilerik nahi". Azkenik, turismoaren fenomenoaren kudeaketa egokia defendatu du, eta etorkizuneko turismoaren gaineko zergaren bilketa udalen esku uztearen alde agertu da, Donostiako herritarren bizi-kalitatean eragin dezan.
Goiaren hitzetan, PNV osatzen duten emakumeak eta gizonak "prest gaude ditugun erronkei aurre egiteko, eta donostiarren harrotasuna aldarrikatu du, kritika antzuaren eta sistemaren araberako kexaren aurrean".
Jarraian, GBBko presidenteak azken hamar urteotan hiriak lortutako bizi kalitate mailari egin dio erreferentzia, alkatea eta bere taldearen jardun ona azpimarratzeko. "Euzko Alderdi Jeltzaleak ekonomikoki sendoa eta sozialki justua den Donostia bat du helburu, berdintasunaren alde egiten duena, euskalduna, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituena, eta Gipuzkoarekin eta Euskadirekin solidarioa dena", laburbildu du.
Bere alderdiaren kudeaketa ona berresteko, Arrizabalagak Gipuzkoako langabezia tasa ia teknikoa, pertsonen zaintzara bideratutako inbertsioaren hazkundea, metroa martxan jartzeak ekarriko dituen aurrerapenak eta ikerketa eta berrikuntza bezalako arlo garrantzitsuetan gertatu den "mirari txikia" ere aipatu ditu. "Ez gara autokonplazienteak, eta beti daude hobetu beharrekoak, baina garrantzitsua da gauzak diren bezala ezagutzea, baita kritikatzeko ere", adierazi du EH Bilduren jarrera deitoratzeko. "Etengabe ari dira ikuspegi negatiboak sortzen eta zailtasunak handitzen etekin politikoa lortzeko helburu bakarrarekin".
Arrizabalagak "estrategia bikoitza" izatea leporatu dio koalizio abertzaleari, "bozeramaileek dotore eta hitz leunekin jarduten duten bitartean, mota guztietako taldeak aktibatzen dituzte, pankartekin, kaleak betetzeko". Bere ustez, hori da EH Bilduk parte hartzeko duen modua: "Oposizioan daudenean, guztiaren aurka daude, pankartak eta giro txarra bultzatzen dituzte, eta, gobernatzen dutenean, berriz, herritarrek Bilduren ikuspegiarekin bat egiten dutela ikusarazten dute".
Jarrera horien aurrean, GBBko presidenteak esan du bere alderdiak "Herria eta herritarrak errespetatzen" dituela. "Harropuzkeria eta ameskerietatik" urrun, PNVk Donostiaren eta Gipuzkoaren alde lanean jarraituko duela aurreratu du, "10 urte hauen ildotik, zintzotasunez, gardentasunez eta eraginkortasunez". Amaitzeko esan du bere alderdiak proiektu argia duela “Donostia gizatiar bat egiten jarraitzeko, nortasun propioarekin, harrotasun kolektiboarekin, beti positiboan”.
Jon Insausti EAJ-PNVk Udalean duen bozeramaileak ere hartu du hitza ekitaldian. "Donostiako historiaren azken hamar urteetako orrialdeak idatzi ditugu, eta prest gaude datozen hamar urteetakoak idazteko, asko baitago jokoan".
Insaustik gogorarazi du duela hamarkada bat EAJk Donostiako herritarrekin batera "Bestelako Donostia" proiektua diseinatu zuela, hiriko gehiengoaren "kezkak eta ametsak" jasotzen zituena. "Gaur Donostiarron Donostia diseinatu behar dugu, mundu guztia gustura egongo den hiria, eta guztiok harro egongo garena", adierazi du. Horretarako, herritarrak eta jeltzaleen afiliazio osoa bide horretan "entzutea, inspiratzea eta motibatzea" jarri ditu helburutzat.
Topaketa amaitzeko, Kontxi Azkue, Kontxi Ibarluzea eta Jesus Mari Larrañaga militante jeltzaleei omenaldia egin zaie, eta lore banaketa, aurreskua eta Amarako jubilatuen abesbatzaren emanaldia izan dira.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13