Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urola Kostako EAJ-PNVk EH Bilduri erantzukizun politikoak eskatu dizkio, UKUEko langileek bizi duten eguneroko “beldur egoeragatik”
EAJ-PNVk EH Bilduri erantzukizun politikoak eskatu dizkio (UKUE) Urola Kostako Udal Elkarteko langileek bizi duten egoera jasanezinagatik. Horrez gain, kaltetutako pertsona guztiei babes osoa adierazi die eta arazoari aurre egiteko premiazko neurri zehatzak proposatu ditu
EAJ-PNVk kezka sakona agertu du Urola Kostako Mankomunitatean sortu den lan-krisiaren aurrean, antolaketa berriak eraginda. Krisi hori agerian geratu zen Kontseiluaren azken bilkuran (ekainaren 5ean). Bertan zerbitzuburuek eskubide murrizketa eta 37 langileren artean nagusitu den «errepresalien beldurra» salatu zuten.
Egoera larri horren aurrean, EAJ-PNVk:
1. EH Bilduri erantzukizun politikoak eskatzen dizkio
EAJ-PNVren ustez, EH Bilduk gidatzen duen Lehendakaritzak ezin du alboratu azken asteotan langileek egindako adierazpen larriak. Hain zuzen, langileek “kalte zuzenak” eta “urte eta erditik hona dagoen egoera jasanezina” salatu dituzte eta gardentasuna exijitu dute.
Horren harira nabarmendu du plantillak argi utzi duela arazoa ez direla soilik prozedura akatsak, baizik eta lan‑eskubideen urraketa sistematikoa eta euren osasun fisiko zein psikologikoan eragin zuzena duen egoera bat.
2. Langileei babes osoa adierazi die
Gertakariak ikusita, erantzukizuna Urola Kosta Mankomunitatearen presidente den Ion Arozenaren (EH Bildu) gain dagoela salatu dute jeltzaleek eta bertako langileei elkartasuna adierazi diete.
3. Premiazko neurri zehatzak eskatu ditu
Gauzak horrela, UKUEko Zuzendaritza Batzordeko EAJ-PNVk izendatutako kideek ekainaren 30a baino lehen beharrezko neurri guztiak onartzea exijitu diote UKUE-ko zuzendaritzari, plantillaren konfiantza berreskuratu eta herritarrei zerbitzu bidezkoa eta eraginkorra bermatzeko.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


