Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Igande honetan, ekainaren 15a, Debagoieneko Alderdi Eguna Oñatin
Igandean Oñati Debagoieneko Alderdi Eguna ospatzeko topagunea izango da. EAJ-PNVk Debagoieneko jeltzaleak batuko ditu, alderdiaren eta herritarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin, proposamenak eta ideiak partekatzeko eta alderdiak eskualdeko bizi kalitatea hobetzeko dituen proiektuei buruz hausnartzeko jai gune bat eskainiz.
Jardunaldia 10:00etan hasiko da, Murgildai Txakolindegira (Murgia auzoa 1) egingo den bisita batekin. Ondoren, 11:00etan, Txokolateixa (Kale Barria 29) bisitatuko da.
12:30ean, Plazako lorategian, ekitaldi politikoa egingo da, Euge Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria eta Aitor Urrutia legebiltzarkidea eta Ane Alberdi alderdikideak bertan direla.
Ekitaldi politikoaren ondoren bazkaria egingo da Oñatiko Batzokian 14:30ean (prezioa: 20 €). Beharrezkoa da aldez aurretik bailarako batzokietan izena ematea.
EAJ-PNV Debagoienak Oñatira hurbildu eta Debagoieneko Alderdi Egunaz gozatzeko deia egin die herritarrei.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


