Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zarauzko saihesbidearen lanak abiarazi ditu Aldundiak eta 2027 hasierarako egongo da prest
Kilometro eta erdiko bide berriak Zarautz gurutzatzen duen trafikoa arinduko du eta industrialdeetarako sarbideak hobetuko ditu; 10,1 milioi euroko inbertsioa eta 18 hilabeteko eraikuntza-epea aurreikusi dira
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Felix Urkola eta Zarauzko alkate Xabier Txurruka Frantsesbideako inguruan izan dira gaur, bertan hasi baitira Zarauzko saihesbide eraikitzeko lanak. Azpiegitura berriak herrigunea zeharkatzen duen N-634 errepidearen trafikoa arintzea eta industrialdeetarako sarbideak hobetzea du helburu, orohar, herriko zirkulazioa hobetuz, antolaketa erosoagoa eskainiko dio inguru guztiari. Obrek 10.155.483,09 euroko (BEZa barne) aurrekontua dute eta 18 hilabeteko exekuzio-epea. Horrenbestez, 2027 urte hasieran erabilgarri egongo litzateke azpiegitura berria.
Diputatu nagusiak adierazi duenez, “pozgarria” da Zarautzerako eta eskualderako hain beharrezkoa den proiektu hau gauzatzen hastea. “Zarauztar guztien segurtasunaren, erosotasunaren eta ongizatearen mesederako izango da”, adierazi du. Gaineratu duenez, “gaur egun, N-634 errepideak udalerriaren erdigunea zeharkatzen du, horrek dakarren trafiko-karga guztiarekin. Saihesbide berriari esker, ibilgailuen fluxua udalerriaren bizitzarekin eta ongizatearekin orekatu ahal izango da, eta industrialdeetarako sarbideak ere berrantolatuko ditu”.
Mendozak nabarmendu duenez, “zarauztarren onuraz harago, Urola Kostako trafiko mugimenduetan ere inpaktu positiboa izango du. Lurralde orekarako eta eskualdeko gidari guztien segurtasun eta erosotasunerako obra garrantzitsua izango da, eta eskualdeko ekonomiaren eta industriaren lehiakortasunari ere ekarpena egingo dio”. Bere esanetan, “Gipuzkoako gaitasun handiko errepideen biribilgunea osatu ostean, Aldundiaren lehentasuna da lurraldeko mugikortasunean giltzarri diren guneen segurtasuna eta trafiko fluxuak hobetzeko lanak egitea”.
Xabier Txurruka alkateak, Aldundiari eta diputatu nagusiari Zarauzko herriaren izenean bere esker ona adierazi nahi izan die “zarauztarrontzat hain proiektu garrantzitsua den honi eman dioten bultzadagatik. Zarauzko industrialdeetara doan trafiko astunak ez du herrigunea zeharkatu beharko urte eta erdi barru eta bai mugikortasun aldetik, bai herriko industriaren lehiakortasuna hobetzeko, laguntza garrantzitsua izango da saihesbidearen zati berria.”
Azpiegitura berriak 1.560 metroko luzera era noranzko bakoitzean errei bana izango ditu, Astiko biribilgunetik (AP-8 irteera) Frantsesbidea kalearekin bat egiten duen tokiraino. Azken tarte hori T formako elkargune batean amaituko da. Alde batetik, Astiren egungo biribilgunea egokitu egingo da eta elipse forma izango du adar berriari lekua egiteko. Hortik, adar berri hori Bidegiko instalazioen atzetik igaroko da, bi noranzkorekin, eta autobidea azpitik zeharkatuko du, Sarobeaundiraino. Bertan biribilgune berri bat egingo da, hiru adarrekin, Buztinzuriko biribilguneraino. Bestalde, adarretako batek saihesbidea Zarauzko hirigunearekin lotuko du Buztinzurin, autobidearen azpiko pasagunearen bidez.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


