Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJ-PNVk eskertu nahi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak Tolosaldeko osasun arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoa
Tolosako EAJ-PNVk, era berean, EH Bilduko Udal Gobernuari eskatzen dio dagokion hirigintza tramitazioa azkartzeko, ospitale publikoa ahalik eta lasterren gauzatua izan dadin
Atzo, ekainak 2, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu den Alberto Martínez Ruiz jaunak, Tolosaldeko egungo osasun-arretaren egoerari buruz Radio Euskadin galdetua izan ondoren, adierazi zuen Osasun Sailak eta Osakidetzak konpromisoa berresten zutela Tolosan ospitale publiko bat egiteko, oheak izango zituena; eta hirigintzari buruzko udal gairen bat konpontzeke bazegoen ere, aurki eskualdeko alkateekin bilduko zela behin-betiko proiektua aurkezteko.
Tolosako EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Pradales Lehendakaria buru duen Gobernuari, Urkullu Gobernuak gure eskualdeko osasun-arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoari eusteagatik.
Guk ere, laster, Osasun Sailak landutako behin-betiko proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izatea espero dugu. Proiektu horretan, espero dugu euskal osasun-sistema publikoak Tolosari eta bere eskualdeari eskaini ahal dion osasun-arretarik onena eskaintzea; eta, era berean, espero dugu "Asuntzion” klinikako langileen gaiari heltzea Osakidetzako Mahai Sektorialean.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13