Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arrasateko EAJ-PNVk salatu du maiatzaren amaieran eta bero handia izan arren, udal ur-parkeak oraindik itxita daudela
"2023an, antzeko bero-boladekin, maiatzaren hasieran ireki genituen gure agintaldian"
Arrasateko EAJ-PNV udal taldeak publikoki salatu du gaur, azken egunotan 25 graduak gainditu dituzten egun ugarirekin, Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur-parkeak oraindik itxita jarraitzen dutela maiatzaren amaieran.
Talde jeltzaleak gogorarazi duenez, 2023an, EAJ-PNVren kudeaketapean, parke horiek maiatzaren hasieran ireki ziren, gero eta lehenago heltzen diren bero-boladei aurre egiteko, baita Arrasaten ere.
Jeltzaleen ustez, ez da ulertzen zergatik ez diren prebentzio-neurriak hartu edo aldez aurretik irekiera egoki bat planifikatu, eguraldiaren baldintza errealetara egokituta. “Ez gara aisialdiaz bakarrik ari —gaineratu dute—, baizik eta osasunaz, haurren ongizateaz eta zentzudun izateaz”.
Horregatik, EAJ-PNVk eskatzen dio EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek osatutako Udal Gobernuari bi parkeak berehala irekitzea, eta uda-kanpaina arduraz planifikatzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko irizpideak barne hartuta.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



