Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/05/27

2025eko garapenerako lankidetzako dirulaguntzak lehenbailehen deitzea eskatu du PNVk

Hondarribiko Udalak ez du garapenerako lankidetzako laguntza edo dirulaguntzarik deitu 2023tik.
2025eko garapenerako lankidetzako dirulaguntzak lehenbailehen deitzea eskatu du PNVk

Joan den maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatu zen, kulturartekotasunari balioa emanez. Hondarribian, Senegalgo eta Saharako emakumeak izan ziren protagonista. Emakume elkarte berri bat aurkeztu zen, Mankosenegal, duela urte batzuk Hondarribian bizi den komunitate senegaldarrak osatua. Ekimen positiboa izan zen, bizikidetza eta errekonozimendua islatzen duten irudiak utzi zizkiguna. Pozten gaitu Hondarribiko Udalak ekimen hau babesteak.

Hala ere, gure ustez, beharrezkoa da gogoratzea, unean uneko ekintzez eta irudi samurrez haratago, nazioarteko lankidetzak eta Afrikak konpromiso instituzional zehatzak betetzea ere eskatzen dutela.

Hondarribiko Udalak ez du garapenerako lankidetzako laguntza edo dirulaguntzarik deitu 2023tik. Gaur egun, martxoan aurrekontu-likidazioa onartu ondoren, 2025erako deialdia noiz izapidetuko zain gaude.

Otsailean, EAJk aurkeztutako eta Osoko Bilkuran aho batez onartutako mozio batean, udal talde guztiek aurtengo deialdian 2025eko aurrekontu arrunta eta 2024an gauzatu gabeko zenbatekoa barne hartzen dituen par>da ekonomiko bat sartzeko proposamena babestu genuen

Horregatik guztiagatik, gobernu-taldeari eskatzen diogu lehenbailehen martxan jar dezala 2025eko garapenerako lankidetzako dirulaguntzen deialdia, adostutako baliabideekin.

Konpromisoak aurreikustea eta betetzea funtsezkoak dira kalteberatasun-egoeran dauden herrialde eta lurraldeekin lankidetzan diharduten erakundeen lana bermatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...