Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/05/22

Salatzen duguna berresten dute: parte-hartze handia, baina hasieran bakarrik

Ez dakigu nork erabaki zituen aldaketak, ezta zergatik ezkutatu zaigun azken emaitza azken unera arte.

Abotsanitz terrazei buruzko ordenantza onartzeko erabilitako formei egindako kritikak gezurtatzen saiatu da, gure jarrerari eraso eginez. Hala ere, salatutakoa berretsi dute
Salatzen duguna berresten dute: parte-hartze handia, baina hasieran bakarrik

Egia da: prozesuaren hasieran parte hartze handia egon zen. Baina fase erabakigarrian —zirriborroak azken dokumentura igarotzen denean— ez zaio oposizioari informaziorik edo kontsultarik egin. Ez dakigu, ezta ere, zein kontraste egin den ostalaritzarekin eta beste kolektibo batzuekin denbora horretan.

Egitate bat da: osoko bilkurara eramango den dokumentua batzordea baino 45 ordu lehenago bidali zitzaigun. Ez dakigu zerga8k aldatu den lehen zirriborroa, ezta zer erabaki hartu diren azken bertsio hori aurkezteko. Eta oposizioan zeudenean epeak hainbeste kritikatzen zituztela pentsatzea ere!

Denbora daramagu informazioa lehenago helarazteko eskatzen, behar bezala aztertu ahal izateko. Baina bere jarduteko moduarekin, ordenantza konplexu bat onartu nahi da, eztabaidarako benetako espaziorik gabe.

Batek beti arrazoia duela uste duenean, eztabaida soberan dago. Eta eztabaidatu nahi ez denean, gardentasuna eta elkarrizketa besterik eskatzen ez duenari "propaganda egitea" leporatzen zaio.

Beraien ondoan nahi gintuzten prozesu honetan. Eta laguntzeko prest geunden. Baina ez dute EAJ-PNVren laguntzarik nahi izan Hondarribia bezalako hiri batentzat hain garrantzitsua den araudia aurrera ateratzeko. Zalantzarik gabe, gai honek adostasun politikoa behar zuen.

PROZESUAREN DATA NAGUSIAK

Urriaren 31n egindako Batzordean, terrazei buruzko ordenantza bat onartzeko prozesua abian jarriko zela jakinarazi ziguten lehen aldiz. Es8txu Ur8zberea zinegotziak prozesuaren xehetasunak azaldu zituen eta talde politikoei laguntza eskatu zien.

Batzordean zeuden EAJ-PNVko zinegotziek gogorarazi zuten aurreko gobernuak aurretik egindako lan bat bazegoela, eta elkarlanerako prest zeudela berretsi zuten. Baina horretarako, berriro esan genuen, beharrezkoa zen komunikazio arina eta lan-denbora izatea.

Hala ere, ez zen EAJ-PNVrekin hitz egin lehen zirriborroa idazteko. Izan ere, otsailaren 26an Itsas Etxean egindako bilkura publikoan ezagutu genuen dokumentu hori, lehenengo batzordea egin eta lau hilabetera. Eta orain, testua osoko bilkurara eramango duen batzordea baino bi egun lehenago, behin betiko bertsioa helarazi digute. Lankidetza eskatu zen, eta gure prestutasuna berretsi genuen. Lanketarako behar adina batzorde agindu zizkioten elkarri. Baina ez da egin administrazio-prozedurak eskatzen duenaz haraindirik. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...