Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, populismoen aurrean, egiarekiko eta demokraziaren defentsarekiko konpromisoa berretsi du
Gaur goizean GBBren egoitzan egindako topaketan, eta Gipuzkoan alderdiak garatzen ari den formakuntza plan anbiziotsuaren baitan, erakundeetako eta udal mailako arduradunek ohartarazi dute zenbait alderdi eta gizarte-mugimenduk Euskadin hartu duten tonu zakar eta polarizatzaileaz, Madrilgo dinamikak imitatuz.
Saioan, politika zintzo, errespetuzko eta zorrotz baten beharra aldarrikatu da, tentsio eta populismoetatik urrun. GBBko burukideden Imanol Lasak adierazi duenez, “ondo prestatutako, pentsamendu kritikoa duten eta konpromiso sendoa duten pertsonak soilik izango dira gai herri bezala ditugun erronkei aurre egiteko erantzun irmo eta etorkizuneko ikuspegiarekin eraikitzeko”.
Legealdiko erdialdera hurbiltzen ari garen honetan, erakundeetako arduradunek eta alderdiko ordezkariek orain arte egindako lanaren balantzea egin dute, eta erabaki politikoen edukia bezain garrantzitsua dela nola, norekin eta zer balioekinhartzen diren erabaki horiek nabarmendu dute. Kalitate demokratikoa ere herri baten bereizgarr baita.
Ildo horretan, Lasak azpimarratu du EAJ-PNVk “ultraeskuin eta ultraezker ereduen inportazio saiakerak baztertzen ditugu; eta populismoen normalizazioa, desinformazioa, eraso emozionalak eta gezurretan oinarritutako estrategiak salatzen ditugu. Zenbait eragilek gezurra tresna politiko bilakatu duten garai honetan, EAJ-PNVk egia, errespetua eta erantzukizunean oinarritutako jardun politiko baten aldeko apustua berresten du”.
Gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, nazioarteko tentsioek oinarrizko printzipio demokratikoak kolokan jartzen dituzten honetan, eta giza-desberdinkeriek hazten ari diren unean, giza eskubideekiko konpromisoa eta demokraziaren defentsak garrantzia berezia hartzen dute. Euskadik ezin du bizkar eman erronka global horiei, eta politika arduratsu eta etikoaren bidez lagundu behar dugu zutabe unibertsal horiek sendotzen.
Testuinguru honetan, Imanol Lasak gogorarazi du “ezker abertzaleak sistematikoki uko egin dio Gipuzkoako foru aurrekontuak edo erreforma fiskala negoziatzeari eta onartzeari, beti ‘ez’-aren posizioan kokatzen da. Jarrera blokeatzaile hori ere kontrolatzen dituzten mugimendu sozialetan errepikatu egiten da, eta, horren ondorioz, euskal herritarrentzat onura ekar diezazkieketen egitasmo estrategiko ugari geldiarazten dituzte. Gauza bera gertatzen da ELA sindikatuarekin: konfrontazioan, pankartan eta eztabaida sutsuan oinarritutako estrategia batek ez du irtenbiderik eraikitzen, ezta zerbitzu publikoak hobetzen ere, kalitatezko eskola publikoaren alde azkenaldian lortutako akordioan ikusi den bezala. Ez da ezer onik aterako beti gatazka, liskar eta gezurraren alde egiten dutenen eskutik”.
Legealdiaren erdialdeko une honek hausnarketarako abagune ere izan behar du: kontuak emateko, konbikzioak sendotzeko eta bizikidetzaren eta demokraziaren aldeko konpromisoa berritzeko.
Euskal politika ezin du erori populismoaren dinamikan, ezta zarata onartu ere ohiko jardun gisa. Herritarrek erabaki serioak, egiazkoa informazio eta konfiantza sortzen duen kudeaketa publikoa merezi dute. Horregatik, sinplifikazioaren, buloen edo konfrontazio etengabearen aldeko hautua egiten dutenen aurrean, EAJ-PNVk etorkizuneko bost konpromiso finkatzen ditu:Zintzotasunean eta egian oinarritutako euskal politika baterako bost konpromiso
1. Desinformazioaren aurkako erantzun-sistema.
Barne eta kanpo mekanismoak bultzatuko dira gezurrak eta intoxikazio-kanpainak detektatzeko eta desaktibatzeko. Egia babestea demokrazia babestea da.
2. Gardentasun osoa.
Kontu-ematea indartuko da, erakunde-kanalak gehiago zabalduko dira eta herritarren parte-hartzea eta komunikazioa benetakoa, eskuragarria eta eraginkorra izatea sustatuko da.
3. Errespetuan oinarritutako komunikazioa eta harreman politikoa.
Politika egiteko eta komunikatzeko modu bat aldarrikatuko da: irmotasuna eta errespetua uztartzen dituena. Gure jarrera da erasoaldia, arinkeria eta iraina arbuiatzea.
4. Hezkuntza eta pedagogia demokratikoa.
Pentsamendu kritikoa, erakunde-ezagutzak eta heziketa etikoa bultzatuko dira. Demokrazia defendatzea herritarrak politikoki hezitzea ere bada.
5. Alderdi instituzionalen eredugarritasuna eta konfiantza.
Erantzukizunez gobernatuko da, balio sendoak ordezkatuz. Esandakoaren eta egindakoaren arteko koherentzia da herritarren konfiantzaren oinarria. Ez dago biderik laburrik.
Euskadiren etorkizuna ezin da zaratatik edo gezurretik eraiki. Sinesgarritasuna eta benetakotasuna izan dira, eta izango dira EAJ-PNVren nortasunaren ezaugarri. Legegintzaldiaren erdialdehonetan, egian, errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako politika eraldatzailearekiko gure konpromisoa berritzen dugu.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13