Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Oñatik ohartarazi du 2024ko likidazioak berresten duela exekuzio eskasa eta 2025erako aurrekontu desitxuratua
2025eko hasierako aurrekontuari egindako gehikuntzak aurrekontuaren % 30 baino gehiago dira. 2024an edo lehenago gauzatu beharreko proiektuak eta 2025eko partida batzuen igoerak dira. “EH Bilduren Udal Gobernuaren kudeaketa ez eraginkorra eta planifikazio falta agerian geratzen dira”.
2024ko aurrekontuen likidazioak 2025eko aurrekontuen eztabaidan egindako ohartarazpenak berresten dituela uste du EAJ-PNV Oñatik: “EH Bilduk proiektu ugari egin gabe utzi ditu berriro, eta ondorioz 6,7 milioi euro baino gehiago gehitzera behartu du, kreditu gehigarri eta ez-eratutako partidetan, onartutako aurrekontua guztiz desitxuratuz”.
Kopuru horrek hasierako aurrekontuaren %30 baino gehiago suposatzen du, eta, nahiz eta zenbait partida 2024-25ean exekutatzekoak diren Next Generation diru-laguntzei lotuak izan, gehienak 2024an edo lehenago amaitu beharreko jardueretan oinarritzen dira. EAJ-PNVrentzat, egoera honek plangintza eta zorroztasun falta kezkagarria islatzen du, Udalaren exekuzio gaitasunari zuzenean eraginez.
Errepikatzen diren exekutatutako gabeko partidak
Gehitutako partidak lau taldetan sailkatu daitezke:
1.- Txertatutako kreditu batzuk udal aurrekontuetan urtez urte sartu eta exekutatu gabe geratutakoak dira Horien artean nabarmentzen dira:
• Turismoko inbertsioak
• Baso kudeaketa
• Haur parkeen eta jolas-eremuen obrak
• Hirigune Historikoa birgaitzeko Plan Berezia
• Lursailen erosketa
• Merkataritza Dinamizatzeko Planaren eguneraketa
• Musika Eskolako proiektua
• Olalaneko inbertsioak
2.- Bestalde, Next Generation proiektuak ditugu, 2024an ia exekutatu ez direnak eta 2025erako ia osorik egiteke geratu direnak; gainerajatorrizko zenbatekoak nabarmen handitu dira.
3.- Agian arreta gehien deitzen duten partidak 2023ko Aurrekontu Partehartzaileekin lotutakoak dira, bi ekitaldi geroago gauzatzeke baitaude. Ez dirudi herritarrek zuzenean planteatutako partida hauek serio hartu direnik”.
4.- Azkenik, 2025eko aurrekontuaren jatorrizko hainbat partida nabarmen handitu dira, onartu eta hilabetera.
Horrek guztiak herritarrekiko konpromisoa ez du oso leku onean uzten.
Aipatu zenbatekoak kontuan izanda,, gehitutako partidak eragin handiko proiektu enblematikoak direla ondoriozta dezakegu, hala nola:
• 1.217.708 € Emakumearen Etxearentzat
• 713.900 € Usakoko bidegorrirako
• 562.939 € Udaletxeko plazako obrak
• 200.000 € 8-14 urteko jolas-parkea
• 200.000 € Euskaltegia
• 450.000 € irisgarritasun lanetarako
• 393.816 € jasangarritasun energitokarako
• 147.943 € aparkaleku disuasorioa
Gehikuntza hauek jatorrizko aurrekontuan iragarritako, 1,8 milioiko aurrezki arruntari eragiten dio. Azken urteetan jarraitutako dinamika kontuan hartuta, jakina da aurrezkia murriztu egingo dela orain gehitzen den maileguaren amortizazio aurreratuaren ondorioz, eta milioi 1 eurotan geldituko da.
Ziurgabetasuna sortzen duen gobernatzeko modu bat
EAJ-PNV Oñatik urtez urte eredu bera errepikatzen dela salatzen du: iragartzen diren proiektuak onartzen dira, baina ez dira gauzatzen. Honek herritarren konfiantzan ez ezik, etorkizuneko aurrekontu egonkortasunean ere eragina du.
"2024ko likidazioak uzten duten argazkia agindutakoa betetzen ez duen kudeaketa batena besterik ez da. Erantzukizun, plangintza eta gauzatze eredu erreal batean sinesten dugu", adierazi du Amaia Erostarbe talde jeltzalearen bozeramaileak. "Aurrekontuek ez dute asmoen katalogo bat izan behar, bide-orri zehatz eta betegarri bat baizik. Oñatiarrek gauzatzen diren proiektuak merezi dituzte, ez urtez urte birziklatzen diren promesak ", ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berria
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13