Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/27

Egungo udal-gobernuak "zifrak puzten" ditu aurrekontu- exekuzioan eta bere kontraesanetan erortzen da

Egungo udal-gobernuak

Duela egun batzuk, Igor Enparan alkateak ziurtatu zuen Udalak 2024ko udal-aurrekontuaren % 90 gauzatu zuela. Hala ere, txosten teknikoek oso bestelako errealitatea islatzen dute: benetako exekuzioa ez da % 68ra ere iristen. Bitxia bada ere, egungo udal gobernua oposizioan zegoenean, likidazioa kalkulatzeko hasierako aurrekontua bakarrik erabiltzea kritikatzen zuen. Behin betiko aurrekontua kontuan hartu behar zela eskatzen zuten, urtean zehar egindako kreditu-gehikuntzak barne. Orain, ordea, zifrak makillatzeko irizpide propioa alde batera uztea erabaki dute.

Horrez gain, alkatearen konpromiso asko ez dira bete. 2024an amaituta egongo ziren proiektuen zerrenda luzea agindu zuen, baina asko ez dira egin: Muliateko oinezkoen zubia, Mendeluko Open Gela, San Telmoko gazteluko ikerketa lanak, hiri-autobusa, landa-bideak hobetzeko Auzobideak proiektua, kiroldegiaren udal-kudeaketa, bidegorri sarea handitzea, GKEentzako dirulaguntzak, dueluarekin laguntzeko programa... Era berean, ez da partida garrantzitsurik gastatu HAPOren tramitazioarekin aurrera egiteko, ezta familiei laguntzeko, laguntza energetikoetarako eta abarretarako gizarte-zerbitzuetako sailaren partidarik ere. Iragarri arren oraindik gauzatu gabe dauden ekintza ugarien adibide batzuk baino ez dira. 12 milioi baino gehiago aurrekontuan sartu ziren eta ez dira gauzatu. Horregatik ulertezina da udal gobernuak bere kudeaketa saltzeko erabiltzen duen tonu triunfalista, helburua errealitatea ezkutatzea ez bada behintzat.

Bestalde, Osoko Bilkurara eramango da enpresa baten bidez Mendelun Open Gela garatzeko zerbitzua kontratatzeko proposamena. Milioi bat eurotik gorako balioa duen kontratua. Auzoa biziberritzeko eta bizilagunen beharrei erantzuteko premiarekin bat gatoz, baina inkoherentea da oposizioan zeudenean azpikontratazioaz abusatzea leporatzen zigutenek orain enpresa pribatuak kontratatzea besterik ez egitea, udal-zerbitzuak eskaintzeko langile publikoen aldeko apustua egin beharrean.

Udal-gobernuaren diskurtso bikoitza agerikoa da. Gardentasunik ezak eta kudeaketaren inkongruentziak erakusten dute lehen kritikatzen zutena orain inolako eragozpenik gabe egiten dutela. Herritarrenganako zorroztasuna, koherentzia eta errespetua eskatzen ditugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...