Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/26

EH BILDUk eta Podemosek Pasaiako Udal Haurreskola itxiko dutela salatu du EAJ-PNVk

Udalak udal zerbitzuari amaiera emateko erabakia hartu du, eta 2025/2026 ikasturtetik aurrera zerbitzua Pasaia Lezo Lizeoak eskaintzea.

EAJ-PNVk salatu du “EHBilduk eta Podemosek Lilitegia pribatizatzeko duten interesa”
EH BILDUk eta Podemosek Pasaiako Udal Haurreskola itxiko dutela salatu du EAJ-PNVk

Atzo egindako osoko bilkuran, EH Bilduk eta Podemosek osatutako gobernu taldeak udal haurtzaindegi zerbitzua uztailean desagerraraztea onartu zuten.

Gaur egun bi haurtzaindegi publiko daude udalerrian: Eusko Jaurlaritzak Karmengo Aman eskaintzen duena eta udal haurtzaindegia, guztiok Lilitegia izenez ezagutzen duguna. Lehenengoa Haurreskolen Partzuergoarena da, eta Lilitegia, berriz, Udalak lizitatutako kontratuaren esleipenduna den Lilitegia S.L. enpresaren bidez kudeatzen da Udaletik.

Lilitegiak, udal haurtzaindegiak, ia 25 urte daramatza lanean Trintxerpen, Arrandegi kalean, eta asko izan dira 0 eta 3 urte bitarteko haurrak zerbitzu hori erabili dutenak, ezinbestekoa familia eta lana bateragarri egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako.

2022ko apirilaren 7an sinatutako Hezkuntza Akordioak Haurreskolen Partzuergoaren aldeko apustua berretsi zuen, eta zerbitzua unibertsala eta doakoa izatea ezarri zuen. Horregatik, iazko udazkenean, Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Udalari jakinarazi zion legez ezinezkoa dela Lilitegiaren zerbitzua finantzatzen jarraitzea, eta Lilitegia Haurreskolen partzuergoan sartzeko aukera eskaini zion. EH Bilduk eta Ahal Duguk ez zuten kontuan hartu aukera hori, Pasaiako Udal Gobernuak, alde bakarretik eta familia erabiltzaileei galdetu gabe, zerbitzu publikoa ixtea erabaki baitzuen, eta, ondoren, espazioa Pasaia Lezo Lizeoari uztea, hark kudeatuko baitu haurtzaindegia 2025/2026 ikasturtetik aurrera.

Erabaki hori urtarrilean ikastetxean egindako bilera batean jakinarazi zitzaien familiei. Bertan, Teo Alberrok, udalerriko alkateak, adierazi zuenez, “Trintxerpen haurtzaindegi-zerbitzu publiko bat dagoenez, Pasaia Lezo Lizeoak kudeatuko du Lilitegia datorren ikasturtetik aurrera”.

Bilera hura izan zen batere gardena izan ez den eta irregulartasunez jositako prozesu baten abiapuntua; izan ere, EAJ/PNVk udal haurtzaindegiaren lagapena eta dagokion dokumentazioa abalatzeko Udalak egindako azterlanak eskatu genituenean, harrituta egiaztatu genuen ez zegoela ezer: ez egoeraren azterketarik, ez ikerketarik, ez oinarritutako proposamenik. Azken batean, EH Bildu eta Podemosen erabakia Lilitegia pribatizatzeko bi alderdien interesean bakarrik oinarritzen da 

Hau da, EH Bildu eta Ahal Dugu, akusazio-pankartaren bidez jardun politikoa egituratu duten eta beste alderdi politiko batzuei zerbitzu publikoak pribatizatzea leporatu dieten bi alderdi; udal zerbitzu guztiak, batez ere zaintzarekin zerikusia dutenak, publikoak izatea eskatzen duten bi alderdi horiek zerbitzu eta ondare publiko bat erabiltzea erabaki dute, haiena bakarrik izango balitz bezala. Eta erabaki hori oinarritu gabe egin dute – ez dago azterketa bakar bat ere- eta alde bakarretik eta pasaitar ugariren gainerako ordezkarien bizkar, gaiari buruzko edozein informazio ukatu baitigute, idatziz eskatzeko eskatu ondoren ere.

Pasaia-Lezo Lizeoak Pasaian duen eskaintza eta hezkuntza proiektua oso positibotzat jotzen dugu, eta ulertzen dugu Lizeoari haurtzaindegiaren kudeaketainteresatzen zaiola bere proiektua herrian sendotzeko; baina onartezina iruditzen zaigu alkatearen eta beretaldearen jarduera opako eta alderdikoia, ez baituteminutu bat ere eman gaia aztertzen. Hori al da EH Bilduk aipatzen duen eredu parte-hartzailea? Hori al da euren publikotasunaren defentsa? Zertan diharduPasaiako gobernuak, argazkiak ateratzeaz gain? Zernahi dute Pasaiarako?

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...