Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/02/28

Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko prozesua hasi du, EAJ-PNVrekiko akordioa betetzera begira

Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek ziurtatu duenez espedienteari hasiera eman izana “albiste garrantzitsua” da hondarribitarrentzat eta “ez dago zalantzarik lurrak Udalari itzuliko zaizkiola”
Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko prozesua hasi du, EAJ-PNVrekiko akordioa betetzera begira

EAJ-PNVrekin izenpetu zuen inbestidura-akordioa betez,  gaur egun kirol-instalazioak hartzen dituzten Hondarribiko itsas-lehorreko lurrak beharrezkoak ez direla deklaratzeko eta lur horiek desafektatzeko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak,  Hondarribiko Udalari eskualdatzea aurreikusiz. Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez, albiste "garrantzitsua" da hondarribitarrentzat, jeltzaleek udalerriarekin duten "konpromisoaren" ondorioz. Argi utzi duenez "ez dago zalantzarik lurrak Udalari itzuliko zaizkiola".

Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin izan duen gatazka honen konponbidea Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren buruak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak izenpetu zuten inbestidura akordioan jasota dago. Testuak autogobernu-eremuaren 4.d) puntuan jasotzen duenez, "gaur egun itsas-lehorreko jabari publikoaren eraginpean dauden eta kirol-eremuek okupatzen duten Hondarribiko udalerriko lursailen beharrik ezari eta desafektazioari buruzko espedientea amaituko da, eta doan eskualdatuko zaizkio udalerriari, aurreko legegintzaldian  EAJrekin hitzemandako akordioa betez".

Lur horien okupazioa 1980., 1995. eta 2004. urteetan ondoz ondo emandako ministerio-baimenen bidez kudeatu izan da. Hondarribiko udalerriak 2020an eskatu zuen emakida hori luzatzea eta aldatzea, baita "mantentze-lanak" egiteko baimena ere, "Hondartza Kiroldegia futbol-zelaiko belar artifizialaren egoeran eta berritzean oinarrituta", baina ministerioak eskaera biak ukatu zituen.

Euskal Taldeak bere akordioak betetzenko asmoari eusten dio, eta Euskadiren ahotsa da Madrilen, euskal herritargoaren bizimodua hobetu asmoz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...