Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk EH Bilduri eskatzen dio “ez sortzeko alarma sozialik” Foru Aldundiaren udal finantzaketaz
“Demagogia eta gezurra” erabiltzea eta “mutuetako pentsiodunengan pentsatu beharrean beren udal gobernuetan pentsatzea” leporatu diete EAJko udal ordezkariek EH Bilduko alkateei
Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako udal ordezkaritza batek “egia manipulatzea eta adierazpen nahasgarria” egiteagatik salatu du EH Bildu Foru Aldundien iazko zerga-bilketa aurreikusitakoa baino txikiagoa izan dela eta horren ondorioz udalek dirua itzuli eta zerbitzuak ahulduko direla esateagatik.
Ander Garay Arrasateko zinegotziak nabarmendu du Foru Aldundiak ez duela zalantzan jartzen udalen finantza-nahikotasuna, “hamarkada honetan 430 milioitik 630 milioira igo dena”. “Udalek nahiko diru izatea, sarrera guztien bitartez lortu behar da”. Aldundiak banatzen duena, “udal batzuentzat aurrekontuaren %40 ingurukoa da eta beste batzuentzat %50ekoa, eta gainerakoa udal sarrerak dira”, eta horregatik “ezin zaio alde bati bakarrik eskatu erantzukizuna”.
Garayk ohartarazi duenez “2024ko uztailean alkate guztiek jaso zuten abisua zerga-bilketan doikuntza bat izan zela eta gutxiago biltzea aurreikusten zela” eta gogorarazi du Foru Ogasunak 235 milioi itzuli zizkiela mutualistei. EH Bilduko alkateek aurreikuspena ez betetzeagatik adierazi duten egonezinak zer pentsatu eman dio ordezkari jeltzaleari: “EH Bildu itzulketa horien aurka dago? EH Bilduri ez al zaio ondo iruditzen Aldundiak dirua itzuli izana 106.000 pentsiodun gipuzkoarri? Zertan dabil EH Bildu, beren udal gobernuen diruetan pentsatzen, pentsiodunen eskubideetan pentsatu ordez?”
Bestetik, zinegotzi jeltzaleak ukatu egin du udalek dirua itzuli beharko diotela Aldundiari, EH Bilduko alkateek esana. “Hori ez da horrela”, erantzun du Garayk, “Aldundiak foru funtsaren azken ordainketa doituko du, baina udalek ez dute 2024an zehar jasotako ezer itzuli beharko”. EH Bilduko alkateek kontrakoa esan izanak “asko arduratzen” dituela azpimarratu du.
Ander Garayk “demagogia eta gezurra” erabiltzeagatik salatu du EH Bildu, eta horrela “alarma soziala” sortzea, “gizartean konfiantza eragin” ordez. “Patroi bat erakusten du EH Bilduk”, “EAJri kontra egitea eta ezetza zuritzeko, arrazoi gabeko susmoak eta mesfidantza zabaldu, sistematikoki, helburu batekin: botoak eta hegemonia politikoa, eta gero gizartea kontrolatzea”. “Irabazi nahi izatea guztiz zilegi da demokrazian, baina agintea irabaztea eta herriak galtzea, ez”, esan du ordezkari jeltzaleak. “EAJk aurre egingo diogu EH Bilduri, “estrategia horiek ikusten ditugunean” eta dei egin die herritarrei “ondo pentsatzeko zeinekin fidatu, eta argi ibiltzeko kalamitate profetekin”.
Arrasateko zinegotziarekin izan dira Gonzalo Carrion (Hondarribia), Loreto Osa (Pasaia) Mikel Lete (Bergara) eta Txitxu Ruiz (Andoain) GBBren egoitzan eman duten prentsaurrekoan.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13