Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2025ean Andoaingo herriaren aldeko akordio berria itxi dute EHBildu eta EAJ-PNV alderdiek
Andoaingo Udalbatza aretoan sinatu da dokumentua, non Udal Aurrekontuen inguruko adostasuna ahalbidetu duten ekarpenak zehazten diren, bai eta datozen urteetan herriko inbertsio estrategiko nagusiei aurre egiteko kreditua bermatzeko konpromezua finkatzen den.
Abendutik hona negoziaketan jardun ondoren, akordioa itxi dute Andoaingo EHBildu eta Andoaingo EAJ-PNV alderdiek, berritu egiten dute pasa den urtean itxitako akordio politikoa. 2025ean eskuartean diren erronka nagusiei erantzuna emateko “adostasuna bilatu eta lortu dela” azpimarratu dute. Sinadura ekitaldian parte hartu dute Andoni Alvarez Andoaingo alkateak, Marta Lasa EHBilduko ordezkariak, Imanol Goenaga EAJ-PNVko bozeramaileak, eta Idoia Mikelez EAJ-PNVko ordezkariak.
Alkateak nabarmendu du akordio honekin aurrekontu proiektua “aberastu eta hobetu egin dela”, gaineratu du ahalbidetuko duela “herriko erronka nagusiei babes zabalarekin aurre egitea”. Goenagak azpimarratu du “oposiziotik bada ere, eraginkorrak izan eta ekarpen ugari egin dituztela, herriarentzat onuragarri diren ekimenak txertatuz”.
Alde biek balioan ipini dute 2024an egindako ahalegina, aurrekari hark bidea erraztu dio 2025eko negoziaketari. Modu honetan, herrian eskuartean diren erronka nagusienei aurre egiteko erantzun bateratua eman ahalko da.
AURREKARIAK
2024 hasieran akordio hirukoitza itxi zuten EHBildu eta EAJ-PNV alderdiek.
Lehenik, 2024 urterako aurrekontu-proiektuari bideratuta hobekuntza proposamenak adostu zien, emendakin zerrenda txertatu (tokiko ekonomia sustatzeko diru-laguntzak, Euskararen erabilera sustatzeko programak, kirol makinak berritzeko partidak, aparkaleku berrian sorteko azterlanak…) eta otsailaren 15ean bozketan onartu zen aurrekontu proiektua.
Bigarrenik, Andoaingo udalerriko erronka inbertitzaileak adostu ziren, lehentasuna finkatu eta lan egutegi bat martxan ipiniz (kale eta aparkalekuen asfaltatze lanak, Doktor Huiziko komuna, herribideen konponketa...)
Hirugarrenik, akordio politiko bat itxi zen tokiko gai ezberdinetan ekintza politiko koordinatua izateko (Martin Ugalderen funtsa, Galardi haurreskola, hondakinen kudeaketa…).
BETETZE MAILAREN BALORAZIOA
Maila altu batetan bete dira akordioan jasotako konpromezuak. Ekimen ugari dagoeneko burutu dira, eta aurrera begira kontsolidatu egin dira. Beste konpromezu batzuk, dagozkion prozedimendu administratiboa bukatzean, errealitate bilakatuko dira datozen asteetan.
2025EKO AKORDIO PROPOSAMENA
Andoaingo 2025eko udal aurrekontuen inguruan adostasuna:
1) 2024an adosturiko lan esparruek eta martxan ipinitako programek jarraipena izan dezatela. Betetzeko edo betetze bidean geratu diren konpromisoak diruz hornitzeko partida espezifikoak bermatuko dira: Iztuitzaga Dorretxeari buruzko ikerketa (25.000€), Leitzarango papeleraren lurzoruen deskontaminazio eta kudeaketarako azterlanak (70.000€), Kirol Egokitua sustatzeko hitzarmena (12.000€), besteak beste.
2) 80.000€-ko partida txertatzea Galardi Haurreskolako patioan hobekuntza lanak egiteko. Haurrentzat egokitutako lurzoru berria ipintzeko; eta etxola berria jartzeko konpromezua.
3) 30.000€-ko partida txertatzea herriko lurzoru eta espaloietan irristatzea ekiditeko tratamendu “antideslizanteak” gauzatzeko.
4) 80.000€-ko partida txertatzea Leizaur parke azpian WC publiko autogarbigarria eta irisgarria ipintzeko, gaur egun, itxitako komun zaharrak kokatzen diren lekuan.
5) 100.000€-ko partida bermatzea Bertxingo zentralean eguneratze lanak aurrera eramateko. Urtetan itxita egon ondoren, berriro martxan jarri baita eta herriko energia berriztagarri iturri nagusia da.
Udal Gerakinaren zifra ezagutzen denean, datozen urteetan herriko inbertsio estrategiko nagusiei aurre egiteko kreditua bermatzeko konpromezua, dagokion mailegua eskatzeko, honako 3 proiektuak errealitate egiteko:
_ Allurraldeko Kiroldegiaren zabaltze proiektua eta egungo instalazioen eraberritzea.
_ Udal Liburutegi Berriaren proiektua.
_ Udal brigadarentzako pabiloi berria.
Bi aldeek horrela adostuta, akordioaren jarraipena egiteko eta ekimenen gauzatze maila egiaztatzeko hiru hilabetean behin jarraipen batzordea bilduko da. Koordinazio organo horrek balioztatuko edo berrestuko ditu egon daitezkeen aldaketak.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


