Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/01/16

Irungo EAJ-PNVk 2024ko martxoan proposatu zuen hiriko lokalak Osakidetzarentzat prestatzea

Irungo EAJ-PNVk 2024ko martxoan proposatu zuen hiriko lokalak Osakidetzarentzat prestatzea

Irungo EAJ-PNV udal taldeak  mozio bat eraman zuen 2024ko martxoaren 21eko Osoko Bilkurara Erdialdeko Anbulategiko hainbat zerbitzu udal lokaletara eramateko, anbulategian espaziorik ez zegoelako eta osasun-zentro berria eraiki arte alternatiba gisa erabiltzeko. Irungo Udaleko talde politiko guztiek bozkatu eta atzera bota zuten lehen mailako arreta hobea lortzeko proposamena.

Orain, ia zazpi hilabete geroago, Udal Gobernuak Erdialdeko Anbulategiko hainbat zerbitzu Alarde eremuko lokal batera eramatea proposatu dio Osakidetzari, behin-behineko neurri gisa. Pozik gaude alkatesak eta bere gobernuak zuzendu egin dutelako eta orain Irungo EAJ-PNVk aurrera eraman nahi izan zuen alternatiba sustatu dutelako, bere garaian Irungo Sozialistak, Elkarrekin-Irun-Podemos, Irungo EH Bildu eta Talde Popularraren ezezkoarekin topo eginez.

Irungo EAJ-PNVk eskua luzatu zien Udal Gobernuari eta gainerako alderdiei, lehen mailako arretarako konponbideak bilatzeko elkarrekin lan egiteko. Zazpi hilabete berandu iritsi arren, baina gaur egun hiriko osasun-asistentziari buruzko adostasun zabala ez den egoera batean, aukera ona ikusten dugu irundarrentzat proposamen hura berriz aztertu eta kontuan hartu izana. Horrela, talde jeltzaleak hirian alternatibak sustatzeko borondate politikoa eskaintzen jarraituko du, Irungo erdigunean osasun-gune berria errealitate bihurtu arte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...