Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/01/15

Arrasateko etxebizitza hutsen OHZn % 99ko hobaria, EAJ-PNVk bultzatutako ekimena

Ander Garay bozeramaile jeltzalea: “Hasiera batean gure proposamena Udal Gobernuak ondo hartu ez bazuen ere, positibotzat jotzen dugu, negoziazioen ondorioz, 2025eko Ordenantza Fiskalen esparruan sartzea eta indarrean egotea. Neurri oso garrantzitsua da gazteek etxebizitza bat eskuratzeko duten aukera handitzeko ”.
Arrasateko etxebizitza hutsen OHZn % 99ko hobaria, EAJ-PNVk bultzatutako ekimena

2025eko Ordenantza Fiskaletan etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko OHZn % 99ko hobaria sartzea neurri garrantzitsua da Arrasateren erronka handienetako bati aurre egiteko: etxebizitza eskuratzea. Hala ere, garrantzitsua da gogoratzea ekimen hau ez zela agertzen EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren udal gobernuak aurkeztutako hasierako proposamenean.

EAJk hobari hori planteatu zuen hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatzeko helburuarekin, tresna hori funtsezkotzat jotzen baitugu merkatuan etxebizitzen eskaintza handitzeko eta familia askok bizi duten presioa arintzeko. “Hasiera batean gure proposamena ondo hartu ez zen arren, positibotzat jotzen dugu, negoziazioen ondorioz, 2025eko Ordenantza Fiskalen esparruan sartzea eta indarrean egotea, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzaren bidez etxebizitza alokairuan jartzen duten jabeek OHZn % 99ko hobaria izango duten. Neurri oso garrantzitsua da gazteek arrazoizko baldintzetan etxebizitza bat eskuratzeko duten aukera handitzeko”, nabarmendu du Ander Garay udal bozeramaile jeltzaleak. 

“Pozten gaitu EAJ-PNVk hasiera-hasieratik defendatu zuen neurri hori abian jarri izana. Elkarrekin lan eginez eta askotariko proposamenak entzunez, arrasatearrei eragiten dieten arazoetarako benetako konponbideetan aurrera egin dezakegun seinale da”.

“Etxebizitza hutsen arazoak Udal Gobernuaren aldetik beharrezko arreta jaso ez zuen bi urteren ondoren, egokitzat jotzen dugu hobari hori txertatu izana, eta emaitza positiboak emateko balioko duelakoan gaude. Arduraz lan egiten eta Arrasate hobetzeko proposamenak eskaintzen jarraituko dugu”, amaitu du Garayk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...