Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Legorretako EAJ-PNVren udal taldeak ezezkoa eman dio EHBilduren 2025 urterako aurrekontuari etxebizitza atalerako euro bakar bat ere ez delako bideratu.
Legorretako EAJ-PNVren udal taldeak ezezkoa eman dio Legorretako EH Bilduk proposatutako 2025 urterako aurrekontuari, arrazoi oso xinpleagatik, bere 3 lehentasunetarako lekurik ez zegoelako.
2023ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren egitaruak 10 proposamen jasotzen zituen eta hamar horietatik, EAJ-PNVren ustean, 3 dira, egungo eta etorkizuneko herria hobetzeko lehentasun nagusia merezi duten proiektuak. 3 lehentasun nagusiak etxebizitza, gimnasioa eta N-1 errepide zaharraren bulebarizazioa dira.
2025 urterako aurrekontu proiektuari erreparatuz gero aipatutako 3retatik ez da bakar bat bera ere agertzen eta honenbestez, EAJ-PNV ezezkoa ematera behartuta ikusi da.
Legorretako EAJ-PNVren esanetan, herriko gazteak bereziki, etxebizitza politika ausarta behar dute, beren bizi-proiektua herrian bertan gauzatu ahal izateko baina ahaztu gabe ere, irisgarritasun arazoengatik edota familiaren gorabeheragatik, etxebizitza aldatu beharra dutenak eta ez dugu inongo asmorik ikusten EH BILDUren aldetik, ez oraingo agintaldian ez eta, agintean daramaten 17 urteetan. Tamalez, 17 urte alkatetzan eta gahiengo nagusiarekin daudela ikusita, EH Bilduk denbora nahiko izan du, etxebizitza politika proiektatzeko eta gauzatzeko eta esan bezala, tamalez, 17 urte hauetan ez du babes ofizialeko etxebizitza bakar bat ere egin ez eta, babestutako etxeak egin ahal izateko, lur metro karratu bakar bat ere erosi. Beraz, aitzazkiak aitzaki, hitz politaz haratago, argi asko geratu da, EH Bilduk ez duela inongo borondaterik babestutako etxerik egiteko.
Bestetik, gimnasioari dagokionean ere ez du inongo asmorik ezer egiteko. Legorretako gazteak nahiz Ordizia-Beasain-Tolosa nahiz Ikaztegietako gimnasiora joatera behartuak daude, hitz politak kenduta, ez delako ezer egiten. Legorretako EAJ-PNVren ustean, gimnasioa gauzatzeko 3 urrats eman beharko lirateke: 1. Partehartze prozesua zabaldu eta, herriko eragile eta taldeekin elkartuz, gimnasioaren ezaugarriak eta baldintzak adostu. 2. Gimnasioa kokatzeko aukera batzu jarri mahai gainean, nahiz publikoak nahiz pribatuak, eta aurrez landutako jendearekin, gimnasioaren kokapen egokiena hautatu. 3. Gimnasioaren proiektua egin eta udal aurrekontuetan dagokion dirupartida sartu.
Eta azkenik, N-1 errepide zaharraren bulebarizazioari dagokionean, datozen hamarkadetarako baliagarri izango den proiektu urbanistikoa jorratu beharko da, Aldapa-Handiko goi partetik hasi eta paper fabrikako zubiraino errepidea egungo eta etorkizunerako beharretara egokituz, espaloiak oinezkoentzat, aparkalekuak, bidegorria, etb. Eta horretarako, ezinbestekoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ibaiaz bestalde, saihesbide berria egitea, Arizpe eta Allegi eremutik paper fabrikaraino iritsiz eta aukera honetaz baliatu, pasoko trafikoa eta kamioiak kanporatzeko.
Beraz, EAJ-PNVren 3 lehentasunak argi utzita eta ikusirik, EH Bilduren aurrekontu proiektuan ez zela helburu horietarako ezer agertzen, Legorretako EAJ-PNVren udal taldeak ezezkoa eman dio udal aurrekontuari.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13