Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk irurarren ongizatea bermatzea helburu duten proiektuak proposatu ditu
"Lanean jarraituko dugu Irura herri aurrerakoia izan dadin, herriaren eta herritarren beharrei erantzuten diena, irurarren bizi kalitatea helburu duena, inor atzean utzi gabe"
Irurako Udal Gobernuak aurkeztutako anbizio politikorik gabeko aurrekontu proposamen kontinuista baten aurrean, EAJ-PNVk beharrezkoak diren hainbat proiektu egingarri aurkeztu ditu, helburu nagusi batekin: udalerriaren garapena bultzatzea eta irurar guztien ongizatea bermatzea.
Urte hauetan, EH Bilduk ikuspegi estrategikorik eta anbizio politikorik ez duela erakutsi du. Izan ere, Ana Leunda alkate zela EAJ-PNVk diseinatutako proiektuak burutzera mugatu da, edo EAJ-PNVk aurkeztutako proposamenak inplementatu ditu, aldez aurretik sistematikoki baztertuak izan badira ere.
Hori horrela, alderdi jeltzaleak azpimarratu du 2025eko aurrekontuak aukera berri bat direla herritarren beharrei erantzuteko eta Irura indartzeko: “horregatik, EAJ-PNVk, batez ere, gizarte-politiketan eta garapen ekonomikoan oinarritutako ekimenak gehitzea eskatu du”.
Etxebizitza, kolektibo ezberdinentzat
Gizarte arloan, etxebizitzarekin estuki lotuta, EAJ-PNVk proposatzen du alokairurako diru-laguntzak indartzea eta ordenantza zabaltzea: “irurarren egungo errealitate sozioekonomikoetara egokitutakoak izan behar dute” Hori horrela, eta lehentasuna gazteengan mantenduta ere, alderdi jeltzaleak dio laguntza behar duten beste kolektibo batzuei ere zabaltzea ezinbestekoa dela: “hala nola mugikortasun arazoak dituzten eta etxez aldatu behar duten pertsonak, dibortziatuak edota babes bereziko mailaren bat dutenak, besteak beste”.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, EAJ-PNVk funtsezkotzat jotzen du Irurako etxebizitza-parkearen azterketa sakona egitea. Azterlan horri esker, etxebizitza hutsak izatearen arrazoiak aztertu ahal izango dira. Jeltzaleek azterketa hori etxebizitza hutsak mantentzeagatik ezarritako errekargutik datozen diru-sarrerekin finantzatzea proposatu dute.
Apaiz-Etxea, aukera
Azken urteetan ematen ari den enpresa kopuruaren jaitsierari eta tokiko ehun ekonomikoaren ahultzeari erantzunez, EAJ-PNVk proposatu du Apaiz-Etxea eraikina eskuratzeko aukera aztertzea, izan salerosketa bitartez, edota bideragarriak izan daitezkeen beste formula batzuen bitartez.
Talde jeltzalearen esanetan, “eraikin hori gizarte-zerbitzuen garapenerako edo Iruran enplegua eta zerbitzu berriak sortzen dituzten sustapen ekonomikoko proiektuetarako erabil daiteke”. Ildo horretan, lanpostuak sortzea sustatuko duen, turistak erakarriko dituen eta enpresa-eremuari mesede egingo dion hotel-proiektu bat bultzatzeko ideiari berriro heltzea proposatu dute jeltzaleek.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13