Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako EGIk antolatutako formakuntza saioa Orion

Gipuzko Buru Batzarreko presidente izendatu berria, Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Orion izan da gaur Gipuzkoako EGIko hainbat militante gazterekin Estatus Berriaren inguruko hausnarketa partekatzeko.
Asko izan dira landu dituzten gaiaren ikuspegiak: euskal autogobernuaren egoera, “higadura isila” izendatu den birzentralizaziorako joera, Estatus Berriaren esanahia, Estatuarekiko nahi dugun harreman berria eta horren beharraren zergatiak, gehiengo demokratikoen izaera bera eta erabakitzeko eskubidea, eskubide historikoek jokatzen duten papera, euskal autogobernuaren higadura, behingoz Madrileko Gobernuak Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzeko egon daitezkeen aukerak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztutako mozio politikoak eta euskal identitatearen aldarria eta euskararen garrantzia, besteak beste.
Gipuzkoako EGIk antolatutako formakuntza saioetan hainbat gazte ari dira parte hartzen aste buruan zehar aurreikusitako hitzaldi, mintegi, hausnarketa zein festa giroko ekitaldietan.
Nabarmenak...
EBB
2025/08/29
MUTRIKU
2025/07/31
GBB
2025/07/21
Tolosaldea
2025/07/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13