Europaren Eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/09/05

EAJren GUTUN IREKIA HONDARRIBITARREI

Hondarribiko egunik berezienen atarian gaude, eta Alardea bizitzeko sentsibilitate edo modu desberdinak dituzten beste alderdi politiko eta talde eta elkarte batzuk bezala, Hondarribiko EAJk ere balorazio bat egin nahi du azken urteetan egindako lanaren inguruan, eta irailaren 8ari begira dugun jarrera azaldu.
EAJren GUTUN IREKIA HONDARRIBITARREI

Elkarrenganako errespetua eta elkarrizketarako espazioak

Azken urteotan, bai Udaleko Udal Gobernutik, bai Hondarribiko Udal Batzarretik, alardea bizitzeko modu desberdinen arteko errespetua eta elkarrizketaren kultura finkatzen joango ziren espazio bat sortzea bultzatu dugu. Ezinbestekoa da sentsibilitate guztiak aitortzea, legitimatzea, entzutea eta errespetatzea.

Azken urtean, hainbat alditan bildu gara Alardea bizitzeko sentsibilitate ezberdinak adierazten dituzten talde eta elkarteetako ordezkariekin. Alarde Fundazioa, Jaizkibel, Hondarribiko Emakumeak, Gure Alardea, Guztion Alardea eta Saindua dira. Hauteskunde kanpainan oso argiak izan ginen eta orain argitasun eta koherentzia horri eutsi nahi diogu. Koherentzia hori beste talde politiko batzuek (EH Bilduk izan ezik) ez dute orain arte frogatu.  

2023ko testuingurua

Aurten, aipatutako talde guztiek herritarrei, sare sozialen bidez, alardea nolakoa izatea nahi duten eta/edo lortu nahi duten helburura iristeko prozesua nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen jakinarazi dietela ikusi dugu. Guztion Alardea, sinadurak biltzeko prozesu baten bidez, eta Saindua taldeak postontzietan zabaldu du beraien proposamena. Ikusten denez, Gure Alardea, Hondarribiko Emakumeak, Guztion Alardea eta Saindua talde bakoitzak gustuko duen alardea gizarteari jakinarazteko aukerari eutsi diote. Egindako lana gutxi ez denez, eta hori egiteko ahalegina aintzat hartuta, oraingoz ez dakigu beste urrats bat eman denik, eta jaiak igaro ondoren ekintza berriekin aurrera egiteko asmoa azaldu dute. 

Guztion Alardearen estrategia bereziki deigarria iruditzen zaigu, urriaren 6ra arte atzeratu baitu bere hurrengo ekintza. Bitxia da 2022an eta 2023an izandako jarrera-desberdintasuna; izan ere, udan eta irailean Udalaren aurrean presiorik ez egitea erabaki du, iaz ez bezala, bideoetan alkatearen aurkako mehatxuren bat ere egon baitzen. Aldea da 2022an EAJk agintzen zuela eta 2023an Abotsanitzek agintzen duela EH Bilduren babesarekin. Espero dugu presioaren beherapena kasualitate hutsa izatea. 

Bestalde, Hondarribiko Alardea eta Jaizkibel erakundeek, aurreko urteetan bezala, defendatzen dutenaren adierazpena errepikatzea erabaki dute. Hondarribiko Alardea elkarteak alardea sortu zenetik egiten ari den moduan antolatzeko baimena eskatu du eta Jaizkibelek aldarrikapena manifestazioa baten bidez egiteari eusten dio. 

Jaizkibel, Udala eta manifestazioaren bidea 

Elkarrenganako legitimazioa, errespetua eta Alardea bizitzeko eta sentitzeko modu desberdinak daudela onartzea dira Irailaren 8rako bidean aurrera egiteko giltza, non pertsona guztiek askatasunez gozatu ahal izango duten. Prozesu horretan Hondarribiko Udala eta bere korporazio osoa ere legitimatu behar dira, Hondarribiko herritar guztien ordezkari gisa. 

Puntu honetara iritsita, gure buruari galdetzen diogu zergatik ez duen Jaizkibelek Udala aintzat hartzen, eta zergatik lehenesten duen manifestazio baterako deia, desfile bat antolatu beharrean.

Ez du Udala erakunde edo administrazio gisa onartzen, eta, hala ere, zinegotzien presentzia eskatzen du, eta, are okerrago, haien presentzia edo absentzia irizpide politikoen arabera epaitzen du.

Jaizkibelen gure senide, lagun eta pertsona ezagunek ere parte hartzen dute. Hondarribiko EAJ Jaizkibelekin izango da Jaizkibelek udlbatza legitimatu eta manifestazioaren bidea uzten duen egunean. Hala jakinarazi diegu behin baino gehiagotan arduradunei azken urteotan.

Badakigu argudio hori aitzakiatzat hartuko dela, baina alardeari lotutako edozein sentsibilitaterekin lotutako talde guztiek badakite alderdi horren garrantzia. Jaizkibelek ez bagaitu Udal gisa legitimatzen, ez dagokigu irailaren 8an askatasunez egin nahi duten manifestazioari erantzutea.

Eta erabaki hori ez dago “emakumeak Alardeanb bai edo ez" askoz sakonagoa da. 

Esan beharra dago Hondarribiko EAJren afiliazioan Alardearen inguruko sentsibilitate desberdinekin identifikatutako pertsonak daudela eta, gure eremu pertsonal eta partikularrean, egoki deritzogun tokitan libreki parte hartzen dugula, gainerako aukerekiko errespetuz jokatzeko konpromisoarekin.

Jai parte-hartzaileak eta errespetuz gozatzeko eskaera

Ezin dugu ahaztu aldeak daudela Alardea antolatzeko eta ospatzeko moduari dagokionez. Baina azken urteetan egin dugun bezala, 2023ko jaiak parte-hartzaileak izatea, ahalik eta gehien gozatzea eta irailaren 8ko ospakizuna herritar guztiek errespetuz bizitzea defendatzen dugu.

Herriko jaiak normaltasunez ospatzerik izan ez genuen bi urteren ondoren, iaz hondarribitarrek lortu genuen festa beste guztiari gailentzea. Hurrengo egunetan berriro errepikatzea nahiko genuke.

Gora Ama Guadalupekoa!

Gora Hondarribia!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube