Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EH Bildu konturatu da edukiontziena dela hondakinak jasotzeko sistemarik onena, eta ez Atez Atekoa
EAJ-PNVren ustez, EH Bilduk aurkeztutako edukiontzi ibiltaria aurrepausoa da hondakinen bilketan.
Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailearen ustez, Gobernu Taldeak aurkeztutako edukiontzi ibiltaria aurrerapausoa da: «badirudi Hernaniko EH Bildu konturatu dela, alderdi politiko honek gobernatzen dituen beste udalerri batzuetan gertatzen den bezala, hondakinen bilketa askoz eraginkorragoa dela edukiontziekin, herri osoan zehar zabalduta dauden Atez Ateko zuhaitzekin baino. Hauek zikinkeria-puntuak baino ez dira, arratoien ugaritzea eta Hernaniren irudia okertzeko baino balio ez dutenak, inguruak hondakin poltsez beteta egoten baitira».
EAJ-PNVko bozeramailea poztu egin da edukiontzi ibiltaria jartzearen erabakiarekin, Garbigunera eraman beharko liratekeen hondakin asko bertan utzi ahal izango direlako: «Hernanin dagoeneko erabiltzen da edukiontzi sistema beira biltzeko. EH Bilduk gobernatzen duen beste herri batzuetan, edukiontziekin biltzen dira hondakin guztiak, eta Hernanin lortzen diren emaitza berak lortzen dira, kostu askoz txikiagoarekin. Adibide argia da Ordizia, hondakinen %78 birziklatzen baitu, edukiontzi sistemarekin. EH Bilduk gobernatzen du. Espero dugu, nahiz EAJ-PNV 2010etik esaten ari denari gor egin, alderdikideak entzutea eta erabakiak hartzea».
Amaitzeko, Amonarraizek hausnarketa hau egin du: «agian ez dute Atez Atekoa kentzen, benetan martxan jartzearen arrazoia ez zelako hondakinak biltzeko sistema hobetzea, baizik eta konfrontazio politikorako elementu gisa erabiltzea; izan ere, gaur egun Hernanin mantentzen da, gaienerako herriek edukiontzi sistemarekin emaitza berdinak lortzen dituztela onartu behar ez izateko. Edukiontzi hau urrats txiki bat da hondakinen bilketa hobetzeko, baina era berean urrats handi bat da hondakinen bilketa sistema askoz eraginkorragoa izatea nahi dugun hernaniarrentzat».
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


