Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Garikoitz Mendizabalek beteko du Kerman Orbegozok Eusko Legebiltzarrean hutsi utzi duen eserlekua
Orbegozok, Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi berriak, legebiltzarkidearen aktari uko egin dio gaur goizean Ganberako erregistroan. Bere hutsunea Mendizabalek beteko du, EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendako hamahirugarrenak azken hauteskunde autonomikoetan
Kerman Orbegozok, 2011tik legebiltzarkide jeltzaleak, Eusko Legebiltzarreko erregistroan formalizatu du gaur goizean legebiltzar-aktari uko egitea. Bere eserlekua bihar bertan beteko du Garikoitz Mendizabalek, EAJ-PNV Gipuzkoako hauteskundeetan aurkeztu zen zerrendako hurrengoak. Orbegozok, besteak beste, Osasun Batzordeko presidente lanak egiten zituen; ardura horretarako EAJ-PNVk Elena Lete proposatuko du.
Garikoitz Mendizabal Zestoakoa da, eta Txistu musika tresnan goi mailako graduatua da Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta bere ibilbide profesionala musikari lotuta egon da beti. Bere jaioterriko Udaleko zinegotzia da, eta 2004tik Bilboko Udal Txistulari Bandaren zuzendaria da, bakarlari gisa egin duen ibilbidearekin batera. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13