Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/21

EAJ-PNVrentzat Irungo etorkizuneko proiektuak bultzatzeko unea da, anbizioz eta lankidetzatik.

Irun hirian aspalditik proiektu estrategiko asko definituta eta onartuta daude, eta Irungo EAJ-PNVren ustez, horiek garatzeko eta gauzatzeko unea da.
EAJ-PNVrentzat Irungo etorkizuneko proiektuak bultzatzeko unea da, anbizioz eta lankidetzatik.

Egun, hiria geldirik dago eta proiektu estrategiko ugari paralizaturik daude. EAJ-PNVtik gogorarazten dugu: Iparralde-Galen hirigintza-garapena geldituta dagoela, Lapize kalea berrurbanizatzeko konpromezuak 10 urte baino gehiagoko atzerapena duela, Olaberria bailara babesteko planaz, oraindik, ezer jakin gabe jarraitzen dugula,.... Agintzen gaituztenek pertsona asko identifikatzen ez garen kudeaketa-eredua dute. Zentzu honetan, Irungo EAJ-PNV bat dator Alkateak egin zuen analisiarekin, baina, Irun aktibatzeko, gauzak beste modu batera egitea eta beste lidergo batzuk izatea beharrezkoa dela ikusten dugu. Berak badaki Irunek aurrerapausurik egiten ez duela eta geldirik dagoela.

Irungo hiriaren historian une bereziki garrantzitsu baten aurrean gaude. Orain, gure hiriaren etorkizuna biziki eraldatuko duten erabakiak hartu behar ditugu. Hala nola, Irungo ekonomiari, hiri gisa duen erakargarritasunari edo pertsonon bizi kalitateari zuzenean eragingo dioten erabakiak, hain zuzen. EAJ-PNV, ekimen horietako asko bizkortzeko eta Irungo herritarren mesederako, akordio handiak bultzatzeko lanean ari da. Era honetan, EAJ-PNVk oroitarazten du: Segurtasun eta Bizikidetzarako hiri ituna aurkeztu zuela, Miramongo Parke Teknologikokoaren beste campus bat Zubietako lursailean kokatzea lortu zuela, Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzea aurkeztu zuela, bai eta Korrokoitz eremua desblokeatzeko ere. Madrilekin akordioak lortu ditu: 2,5 milioi Estatuko Aurrekontu Orokorretan trenbide zabaltza estaltzeko exekuzio proiekturako eta Plaiaundi institututik Hondarribiraino iritxiko den oinezkoentzako pasealekua zein bidegorrirako,... Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik pertsonalismoak alde batera uztzi eta Irun hobeago bateruntz apostua egiteko unea dela uste dugu, beti ere, determinazio handiarekin eta elkarrekintzan.

Bestalde, bozeramaile Batzordean luzatu zitzaigun dokumentua, abiapuntutzat hartzen dugu, eta nahitaez, elkarrizketatik, eztabaidatik eta talde politiko guztien arteko adostasunetik jorratu beharko da.

Irungo EAJ-PNVrentzat konpromezuaren unea da, elkarrekintzarena, beste instituzioekin lankidetzan aritzearena, EAJ-PNVn egiten ari den moduan. Halaber, hiri oparoago baterantz egiteko unea da ere, “Irun gehiagoren” alde lan egitekoa, hain zuzen.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube