Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/14

Turismo bulego berria Tolosako plaza zaharrean

Olatz Peon Ormazabal: “turismoa aukera bat da, turismoak hiri ekonomia ekosistema osoa indartzen laguntzen du, Turismo jasangarria eta kalitatezko turismo eskaintza indartzen jarraitu behar dugu eta bide horretan bulego berria urrats garrantzitsua da”
Turismo bulego berria Tolosako plaza zaharrean

Turismoa ardatz estrategikoa da Tolosako Udalarentzat, eta bereziki, aukera bat hiri ekonomia osatzen duten ekosistema osoa indartzeko.

Turismoaren aldeko apustu horretan, Udalak urteak daramatza digitalizazioaren eta kalitatezkoa eskaintzaren alde lan egiten. Zentzu horretan, gaur ateak zabaldu dituen bulego berriaren proiektua aurrera eramateko, Udalak bere jabetzakoa den bulegoa emakidan utzi dio Tolosaldea Garatzeni, bisitarien arreta zerbitzua eman dezan.

Bisitarien esperientzia hobetzeko bulegoa

Gaur zabaldu ditu bere ateak Tolosaldeko Turismo bulego berriak. Turistentzat eskuragarriago izan dadin, Tolosako Andre Maria Plazatik, Plaza Zaharrera lekualdatu da. Aldaketa soil bat baina gehiago da, bisitarien harrera-esperientzia hobetzeko helburua baitu.

Kokapen berriarekin, ikusgarriagoa izango da bulegoa, Tolosako bizitzaren erdigune den Zerkausitik hurbil kokatuko baita. Seinaleztapena ere nabarmen hobetu da.

Barrura begira, batik bat, instalazioak turisten egungo beharretara egokitu dira: autokontsulta gune digitala sortu da, bakoitzak dakarren gailu elektronikoak kargatzeko puntuekin. Bisitarien eskura izango den ukipen-pantailako ordenagailu bat eta informazioa hobeto komunikatzeko pantaila handi bat ere jarri dira. Bestalde, arreta azkarreko eta arreta pertsonalizatuko guneak desberdindu dira.

Tolosa helmuga turistiko gisa indartzeko urratsa

Gaurko aurkezpenean Olatz Peonek, Tolosako alkateak azpimarratu du bulego berriaren irekiera Tolosa helmuga turistiko gisa indartzeko urrats garrantzitsua izango dela.  “Gure eskaintzaren eta nortasunaren erakusleihoa izango da” nabarmendu du.

“Turismoak gero eta indar gehiago duen honetan, funtsezkoa da eskaintza garai berrietara eta bisitarien beharrizanetara egokitzea. Tolosa eta bere hiri ekonomiarentzat bisitariak garrantzia handikoak dira: ekosistema osoa indartzen laguntzen dute: merkataritza, ostalaritza, Azoka, kultura… herria bizirik mantenduz”. “Garrantzitsua da baita ere erakundeon artean elkarlanean jardutea turismo jasangarria bultzatuz”.

“Barnealdean kokatutako herria gara, baina asko dugu eskaintzeko: kultura, ondarea, natura, gastronomia, azokak.... lehiakorrak gara turismo alorrean eta kalitatezko turismo eskaintza da gurea, eta hori indartzen jarraitu behar dugu”, azaldu du Tolosako alkateak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube