Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/28

Donostiak garraio titulu digital berriak izango ditu

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiri garraio erregular orokorrerako baliozko titulu berriak sortzea, QR kode dinamikoen bidez izaera digitala izango dutenak.
Donostiak garraio titulu digital berriak izango ditu

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, pausu hori Dbus Mugikortasuneko Operadore Integral bihurtzeko prozesuaren barruan aurreikusitakoetako bat da, ibilgailu pribatuaren aurrean lehiatu ahal izango duen mugikortasun integratuko zerbitzu bat herritarrei eskaintzeko, eta gogorarazi du Donostia garraio publikoa digitalizatzeko prozesu garrantzitsu batean murgilduta dagoela.

4 titulu digital berri sortu dira (30 minutuko eguneko txartela -1,85 €-, 30 minutuko gaueko txartela -2,50 €-, 24 orduko bonoa -6 €-, 48 orduko bonoa -10 €-), eta modu digitalean erosiko dira, hasiera batean IOS, Android eta Windows Phonerako eskuragarri dagoen Bbus aplikazioaren bidez.

Horrela, Donostiak hiri garraioko 12 titulu baliodun izango ditu:

1.-MUGI txartela bere bi modalitateetan izenduna eta izenik gabekoa.

2.-Noizbehinkako Txartela: gidariak autobusean sartzerako momentuan ematen duena, egungo garraio erregelamenduaren billete arrunta.

3.-Txartel Berezia: CTSSk ematen dituen zerbitzu berezi eta gau zerbitzuetarako (ezarritako ibilbide eta ordutegitik kanpo) baliagarria da (2005-10-28ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioan jaso bezala).

4.-Dbus bonobusa: kolektibo (ikastetxeak, ekitaldi batekoak, enpresak…) jakin batean hiri garraioa erabiltzen duten kideentzat izango da titulu hau, betiere, aldez aurretik, kolektibo horretako ordezkariek hala eskatu badute eta Compañía del Tranvía de San Sebastian SAUren aldetik onarpen formala eman bada.

5.- Autobus turistikorako txartela helduentzat: txartel hori dutenei autobusa egun osoan zehar erabiltzeko eskubidea ematen die, aukeratutako geltokietan jaitsi eta igotzeko, betiere aurrez zehaztutako ibilbidearen barruan.

6.- Autobus turistikorako txartela haurrentzat (5-12 urte): txartel hori dutenei autobusa egun osoan zehar erabiltzeko eskubidea ematen die, aukeratutako geltokietan jaitsi eta igotzeko, betiere, aurrez zehaztutako ibilbidearen barruan

7.- Tren simulatuko txartela helduentzat: txartel hori dutenei trena behin bakarrik erabiltzeko eskubidea ematen die, ibilbidean geldiunerik egin gabe, ezinbestekoak izan ezik.

8.- Tren simulatuko txartela haurrentzat (5-12 urte): txartel hori dutenei trena behin bakarrik erabiltzeko eskubidea ematen die, ibilbidean geldiunerik egin gabe, ezinbestekoak izan ezik.

9.- 30 minutuko eguneko txartela: garraio-titulu digitala, erosleak nahi beste eguneko zerbitzuetan erabiltzekoa, erosi ondorengo 30 minutuetan.

10.- 30 minutuko gaueko txartela: garraio-titulu digitala, erosleak nahi beste gaueko zerbitzutan erabiltzekoa, erosi ondorengo 30 minutuetan.

11.- 24 orduko bonoa: garraio-titulu digitala, erosleak nahi beste zerbitzutan erabiltzekoa, erosi ondorengo 24 orduetan.

12.- 48 orduko bonoa: garraio-titulu digitala, erosleak nahi beste zerbitzutan erabiltzekoa, erosi ondorengo 48 orduetan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube