Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/30

Udal Gobernuarekin negoziatzen jarraitzen dugu, eta hurrengo bileraren data jarri dugu

Guk aurkeztutako zenbait zuzenketa: bidegoarriak erdigunean, Txenpereneako kirol instalazioak eta Lapizeko, Ermitako eta Mendibilgo berrurbanizazioak.
Udal Gobernuarekin negoziatzen jarraitzen dugu, eta hurrengo bileraren data jarri dugu

Atzo izan genuen lehenengo bilera Udal Gobernuarekin. Bertara, 2022ko Aurrekontuaren alde bozkatzeko beharrezko akordio batera iristeko intentzioarekin joan ginen. Hori da gure nahia. Ziur gaude gure proposamenak Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuak osatu eta hobetzen dituela, eta egingarriak direla, noski. Bilera adeitsua izan zen eta bi aldeek negoziatzeko borondatea erakutsi genuen.

Gobernuari eskatzen dizkiogun lau ardatz nagusiez gain, hain zuzen abenduaren 17an, prentsaurrekoan, azaldu genituenak; trenbide zabaltza estaltzeko proiektua, urte anitzeko bidegorri plana, Txingudiren Plan Zuzentzailea bultzatzea eta Pasquier-Rekondo eremuan alternatiba berdeak bilatzeaz gain, beste zuzenketa batzuk aurkeztu ditugu Gobernuarekin adosteko. Aurrekontuek Korporazioaren gehiengoaren babesa lortzea da gure helburu eta nahia.

EAJ-PNVn irizpide berdinarekin jarraitzen dugu, gehiengorantz egitea. Horrek esan nahi du, aurrekontuak dituen aukera guztiak baliatu behar ditugula foru-legeak ahalbidetzen duen defizitari probetxu handiena ateratzeko, bai eta beharrezkoak diren inbertsio eta ekimenei ekiteko erabilgarri dauden finantzaketa iturri guztiak erabili ere.

Gure proposamena irungo hiritarren beharrak eta eskaerak kontuan hartuta prestatu dugu. Hala, hirian identifikatuta dauden inbertsioak eta jarduerak abiaraztea proposatzen dugu.

Urte berrirako gure taldeak 26 gehikuntza-zuzenketa aurkeztu ditu, 1,9 milioi eurorik gorakoak, aurrekontua 1,27 milioitan zabalduz finantzatuko genituzkeenak (defizit ahalmena eta proiektuan sartu gabeko diru-sarreren bat aprobetxatuz), eta inbertsio batzuk birperiodifikatuz.

Proposamen hauekin hobekuntzak egin nahi ditugu ondorengo arloetan: Euskaran, Segurtasunean, Ongizatean, Kirolean, Tokiko Kulturan, Mugikortasun jasangarrian, eta Hirigintza eta bide publikoetan.

EAJ-PNVn Irunen sinesten dugu, bai eta irundarrek 2021ean bizitako une zailak, eta oraindik bizi ditugunak, gainditzeko eta aurrera egiteko duten gaitasunean ere. Hori dela eta, zuzenketa anbiziosoak aurkeztu ditugu, egun ditugun zailtasunak eta etorkizunean etorriko direnak gainditzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube