Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/17

Lazkaoko Udalak 8.305.000 euroko aurrekontua onartu du 2022rako

Kepa Zubiarrain, alkatea: “Konpromezu hau hartu genuen Legealdi Planean, eta emandako hitza beteko dugu beste behin ere. Testuinguru berrira egokitutako aurrekontuak dira onartutakoak: lazkaotarrak erdigunean, solidarioak eta aurrerakoiak”.
Lazkaoko Udalak 8.305.000 euroko aurrekontua onartu du 2022rako

Lazkaoko Udalak  2022ko aurrekontua onartu du: 8.304.865 €  euroko izango da, iaz baino %3,35 gehiago. EAJ-PNVren aldeko 7 bozka jaso ditu eta EH Bilduren aukako 6. Udalarentzat estrategikoak diren 3 lan-ildo garatzeko tresna izango da aurrekontua: herritarren babesa eta ongizatea, garapen ekonomikoa eta enplegua  eta etorkizuneko Lazkao jasangarriagoa, berdinzaleagoa eta ekologikoagoa.

“Pandemiaren mehatxua guztiz uxatu ez badugu ere, normaltasun berrira egokitzera tokatzen zaigu eta egoera berri honetara bideratuta daude hain zuzen ere 2022ko aurrekontuak: herritarren ongizate soziala bermatu  eta etorkizuneko Lazkao aurreratu baten oinarriak finkatuko dituena” azaldu du Kepa Zubiarrain alkateak.

Europa eta Euskadin, 2022rako aurreikusten den hazkunde ekonomikoak izango du islada udalean ere. Honela, udalaren finantzazio iturri nagusia den Foru Funtsak % 15,6ko igoera izatea aurreikusten da, 2021ko aurrekontuekin alderatuta.

Alde batetik, Inbertsio publikoak bultzada berri bat jasoko du. Udalak, zorpetzera jo beharrik gabe, eskuragarri dituen soberakinekin, ekonomia eta enplegua suspertuko dituen inbertsio publikoak bultzatzen jarraituko du. “Konpromezu hau hartu genuen Legealdi Planean, eta emandako hitza beteko dugu beste behin ere. Beraz, testuinguru berrira egokitutako aurrekontuak dira onartutakoak: solidarioak eta aurrerakoiak”.

1.141.000 euro inbertsioetara

Inbertsioei dagokionean, Udal-gobernuaren Legealdi Planean jasotako proiektuak gauzatzen jarraituko du Udalak.

Hala nola Kanpandegiko industrialdean, urbanizazio lanak amaitu ondoren, urrats berriak emango dira, enpresen beharrei erantzuteko pabiloiak eta lurzoruaren salmentarekin.

Hiribarren-Ibabe (2021eko inbertsiorik handiena) garatzen jarraituko da ere. Buruturiko lanak, eraldaketa handia suposatu du, bai enpresa zein bertako bizilagunen baldintzetan. Baina urbanizazioaren berritzea ez da amaitu, eta urrats berriak emango dira. Lehena, biribilgune edo errotondaren azpiko aparkalekua egokitzea izango da. 2022 hasieran ekitea da asmoa.

Energia eta jasangarritasunaren alorrean, aurreko urteetako lan ildoari jarraiki, kale argiak LED sistemara aldatu eta udal-eraikinetan eguzki-plakak jarriko dira. Bestalde, Lazkaoko Udalak baso lurrak eskuratzea ere aurreikusten da, beren kudeaketarako formula edo modu egokiena aztertu beharko delarik.

Lazkao eroso bat eraikitzen jarraitzeko, Udalaren Irisgarritasun Planaren  egikaritze prozesuan, Beko-Kale (Hiribarren eta Iturgaitzaga), Ikastola eta Lazkaoko erdigunearekin lotuko dituen zubia errealitate izango da 2022an. “Proiektu garrantzitsua, mugikortasun eta irisgarritasun ikuspegitik” azaldu du Eneritz Miranda Ogasun zinegotziak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...