Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/14

EAJ-PNVk proposamen zehatz eta errealistak aurkeztu ditu 2022ko aurrekontuetarako, herritarren eskari eta beharrei erantzunez

Halaber, irurarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, Kaskailu plazako haur-jolastokia berritzea eta Ibaiondo pasealekuan komun publikoa jartzea proposatu dute jeltzaleek.
EAJ-PNVk proposamen zehatz eta errealistak aurkeztu ditu 2022ko aurrekontuetarako, herritarren eskari eta beharrei erantzunez

Irurako EAJ-PNVren udal-taldeak beti egin du lan eraikitzailea, proposamenetan oinarritutakoa, irurarren eta Irurako herriaren alde, herritarrekin hartutako konpromisoari erantzunez.

Gauzak horrela, udal taldeak hainbat proposamen zehatz eta errealista aurkeztu dizkio gobernuari, 2022rako aurkeztutako aurrekontu proiektua hobetzeko eta aberasteko helburuarekin.

“Herritarren eskaerei erantzuteko eta udalerri eta gizarte gisa ditugun erronkei aurre hartu eta aurre egiteko proposamenak landu ditugu, izan ere, ezin dugu beste aldera begiratu, gure gizartean gertatzen ari diren aldaketei eta aurrean ditugun erronkei erantzun behar baitiegu, hortaz, etorkizunera begira lan egin behar dugu eta klima-aldaketari aurre egiteko tokiko ekintzak sustatu behar ditugu” adierazi dute.

Mugikortasun eredu jasangarriagoen alde

Zentzu horretan, egindako proposamenen helburua da klima-aldaketari aurre egiteko mugikortasun-eredu jasangarriagoak sustatzea tokiko ekintza txikien bidez.

Bizikletaren erabilera gero eta hedatuago dago lanera joateko, paseatzeko edo kirola egiteko. Hori dela eta, EAJ-PNVk bizikletak konpontzeko gune bat sortzea proposatu du, Beasainen edo Azkoitian dauden puntuak adibidetzat hartuta. Eta elektromugikortasunaren aldeko apustuan, udal taldeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bat ezartzea ere proposatu du.

Irurarren ongizatea hobetzea jomuga

Herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, Kaskailu plazako haur-parkeko zorua eta jolasak berritzea eta jolas gehiago jartzea proposatu dute jeltzaleek. Era berean, 2020ko aurrekontuetarako egindako proposamen bera berriz ere mahaigaineratuz, Ibaiondo pasealekuan komun publikoa jartzea eskatu du EAJk herritarren pasealekua izatetik harago, oso gune erabilia delako, bertan daudelako kokatuta haur jolastokia eta helduek ariketa fisikoa egiteko makinak.

“EAJ-PNVren udal taldeak beti egin du lan arduraz eta konpromisoz, herritarren behar eta eskaerei erantzuteko; horregatik, espero dugu EH Bilduren udal gobernuak gure proposamenak kontuan izatea eta aurrekontu proiektuan txertatzea, ziur baikaude gure proposamenek herritarren egunerokoa eta bizi kalitatea nabarmen hobetuko dituztela” azpimarratu dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube