Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/13

EAJ-PNV zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio Udal Aurrekontuen Proiektuari, 1.229.000 euroan

Elixabete Murua: “EAJ-PNV zuzenketa partzial sendoak aurkeztu dizkiogu udal aurrekontueii, proiektuaren alderdirik ahulenak zuzentzeko eta errekurtsoak lehentasunezkotzat jotzen ditugun arloetara bideratzeko”
EAJ-PNV zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio Udal Aurrekontuen Proiektuari, 1.229.000 euroan

“Errenteriako EAJ-PNV Udal taldean, aurrekontuen osoko zuzenketa ez aurkeztea erabaki genuen, nahiz eta proiektuan hainbat gabezia antzeman ditugun, eta horiek zuzendu eta hobetzeko asmoz aurkeztu dizkiogu jarraian azalduko dizkizuegun zuzenketak. Eta hauxe egitea erabaki dugu, Eta hori egin dugu EAJ-PNV alderdian oposizioa egiteko modua, modu eraikitzaile eta arduratsuan egin behar dela ulertzen dugulako, Errenteria udal-jarduera gauzatzeko eta garatzeko mekanismorik garrantzitsuenaz balia dadin: Udal Aurrekontuak. Gure herritarrekin hartu dugun konpromisoa helburu, Errenteriaren interes orokorraren defentsan eta gure udal-ekintzaren ardatz nagusia den gizarte-funtzioaren bokazioan oinarritzen dena”, adierazi du Elixabete Murua EAJ-PNVko bozeramaileak 2022ko Udal Aurrekontuari egindako zuzenketa partzialen aurkezpenean. “Horregatik guztiagatik – jarraitu du – zuzenketa partzial sendoak aurkeztu dizkiogu aurrekontuari, proiektuaren alderdirik ahulenak zuzentzeko eta udal-baliabideak lehentasunezkotzat jotzen ditugun arloetara bideratzeko. Errenteriako EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketen xedea da, udal aurrekontua hobetu eta beharrezko dituen doikuntzak ezartzea,  Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza, Ekonomia Sustapena, Mugikortasuna, Trafikoa, Segurtasuna, Ingurumena edo Gazteria bezalako arloetan”.

Zuzenketek 1.229.000 euroko zenbateko ekonomikoa planteatzen dute, eta horietatik honako hauek nabarmentzen dira:

Gizarte Zerbitzuak:

  • Haurtzaroan eta nerabezaroan indarkeria ekiditeko prebentzio eta sentsibilizazio kanpaina: 35.000.
  • Gizarte zerbitzuen karteran, gizarte inklusioko baliabideak garatzea: 100.000.

Hirigintza:

  • Gaztañoko igogailua: 475.000.
  • Alabergako auzoan parke estalpea egiteko proiektua: 19.000.

Sustapen ekonomikoa: 

  • Merkataritza eta ostalaritzan kontratazioak bultzatzeko laguntzak: 150.000.
  • Herriko merkataritza sustatzeko kanpainak: 50.000.

Mugikortasuna – Trafikoa – Segurtasuna:

  • Herriko mugikortasun segurua sustatzeko azterketa: 75.000.
  • Zebra bideak argiztatzeko proiektua: 100.000.

Ingurumena:

  • Auto elektrikoentzako karga puntuen azterketa: 100.000.        

Gazteria:

  • Gazteen emantzipaziorako udal-baliabideen birplanteaketa: 30.000.
  • Gazteen adikzio kimiko eta ez-kimikoen azterketa: 45.000.

Amaitzeko, Errenteriako EAJ-PNV bozeramaile Elixabete Muruak nabarmendu du, “Errenteriako EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketen xedea da, udal aurrekontua hobetu eta beharrezko dituen doikuntzak ezartzea, gizarte-politikak sendotu, gure herritarren zerbitzura dagoen hirigintza, tokiko merkataritzaren sustapena, mugikortasuna eta trafikoaren hobekuntza, gure udalerriko segurtasuna eta gazteriaren alde egiteko. Laburbilduz – amaitu du – Udalerriaren benetako beharrei aurre egin behar dien aurrekontua hobetu eta zuzentzen duten doikuntzak dakartzaten zuzenketak”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube