Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/02

Donostiako Udalak datorren hamarkadarako ibilbide orria aurkeztu du

Izaera, oreka, hiria, lidergoa eta abangoardia dira 2030erako Plan Estrategiko berriaren bost zutabeak, eta planak 15 helburu estrategiko eta 58 ekintza ildo barne hartzen ditu
Donostiako Udalak datorren hamarkadarako ibilbide orria aurkeztu du

«Nahi dugun hiria. Aukeren hiria». Lelo horrekin, Donostiako Udalak eta Estrategia Bulegoak hiriaren 2030 Estrategia aurkeztuko dute gaur arratsaldean.

Halaxe aurreratu dute gaur goizean Donostiako alkate Eneko Goiak, Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak eta Gizarte Kontseiluko presidente Daniel Zulaikak prentsaurrekoan. Guztiek azpimarratu dute 2030erako Plan Estrategikoa zehazteko oso garrantzitsua izan dela azken urteotan Gizarte Kontseiluarekin eta hiriko sektore guztietako hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan egindako partaidetzazko eta partekatutako prozesua.

«Plan Estrategikoaren helburua gaur daukaguna baino hiri hobea lortzea da. Hiritarrak gustura egongo diren hiria, harro egongo garen hiria. Zerbitzuen maila hobeak izango dituena, auzoen arteko kohesio handiagoa lortze aldera. Norberak bere bizi proiektua hobeto garatzeko aukera izan dezan. Aukeren hiri bat», azpimarratu du Goiak.

Kortak, bestalde, hiriaren 2030erako Plan Estrategikoaren oinarri diren bost zutabeak aurreratu ditu:

  • Izaera. Hiriaren eraldaketagatik, gizarte inklusiboago, gazteago eta adiskidetsuago baterantz.
  • Oreka. Jarduera ekonomikoetarako, turismorako eta merkataritzarako oreka etengabe bilatzen delako.
  • Hiria. Etengabeko hobekuntzagatik, hiri jasangarria, bizia eta irekia bermatzeko.
  • Lidergoa. Bikaintasuna bilatzea gure DNAn dagoelako, eta ingurumenaren lidergo glokal, gastronomiko eta sortzailea aitortzeagatik.
  • Abangoardia. Gure bizikidetza eredu propioa bilatzen dugulako, gobernantza eredua, hiri garapenaren eredua eta kultura eredua abangoardiako bihurtuz.

15 helburu estrategiko eta 58 ekintza ildo

Arestian aipatutako bost esparru sendo horietako bakoitzak, gainera, 15 helburu estrategiko espezifiko eta 58 ekintza ildo ditu ondorio.

Horiek guztiek hiriak datorren hamarkadarako duen «ibilbide orria» osatzen dute, eta horren bidez gai erabakigarrienei erantzuteko aurrerapausoak eman nahi dira, horretarako, garrantzi handiagoa duten alderdietan sakonduz. Halaber, hiriaren etorkizunaren ikuspegi komuna lortze aldera, eragileen ahaleginak bideratzea bilatzen du.

Zehazki, honela planteatzen da Donostia 2030

IZAERA:

     1.- Izaera inklusiboa duen hiria, zeinak gizarteratze bidean aurrera egiten duen, eta berdintasunaren alde eta gizarte bazterkeriako edozein egoera saihestearen alde borrokatzen den. Horretarako, zenbait eginkizun daude: Donostiako Gizarteratze Plan bat prestatzea; erakundearteko lankidetza bultzatzea; gizarte- eta lurralde-ekitatea lortzeko neurriak ezartzea; eta etorkinen integrazioa sustatzea.

     2.- Gaztetze demografikoa bultzatzen duen hiria, biztanleria berriaren etorreraren, erakarpenaren, gazteria mantentzearen eta kontziliazioa erraztearen bidez. Hona hemen ildo horretan proposatutako ekintza ildoak: erronka horri erantzuteko lan mahai bat bultzatzea; gazteen inplikazioa eta lidergoa sustatzea, eta biztanleria berriaren etorrera errazteko eta kudeatzeko neurriak bultzatzea.

     3.- Hiri lagunkoi bat, zeinak adinekoen eta zaintzak behar dituzten pertsona guztien bizi kalitatea bermatuko duen; horretarako, «zahartze ona» sustatuko duen eta pertsonei beren bizi zikloan zehar lagunduko dien hiri estrategia prestatuko da; gizartearen zahartzearen erronkari eta horren ondorioei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko gune bat; eta laguntza- eta zainketa-eredua berrikustea.

OREKA: 

     4._ Hiri honek turismo eredu jasangarri bat garatu nahi du, berori sustatzeko hausnarketa estrategiko baten bidez, balio erantsi handiko turismo segmentu estrategikoak sendotuz eta hiri marka eta berorren erakargarritasun turistikoa indartuz eta berrituz.

     5.- Lurralde industrial aurreratu batean dagoen hiri tertziario baten garapen ekonomiko orekatu eta dibertsifikatua indartuko duen hiria. Horretarako, ekintza hauek proposatzen dira: estrategia bat prestatzea hiriko Zientzia eta Berrikuntza sistema gehiago garatu eta sendotzeko; Biozientziak-Osasuna sektorea bultzatzea; eraldaketa teknologikoaren aukerak aprobetxatzeko neurriak ezartzea; ekintzailetza eta enplegu duin eta kalitatezkoa bultzatzea; enpresa kulturaren eraldaketa sustatzea; balio kooperatiboak eta lankidetzakoak sustatzea; eta «ekonomia berdea» garatzea, ekonomia zirkularra eta eraldaketa energetikoa sustatuz.

     6.- Merkataritza berezi eta hurbileko finkatua duen hiria, zeinak hiriko bizi kalitateari eta oparotasun ekonomikoari lagunduko dion, ekintza hauen bidez: merkataritza eraldatzeko eta suspertzeko plan bat egitea; berrikuntza teknologikoa eta merkataritza jardueraren hobekuntza lehiakorra; tokiko merkataritza babestea, laguntza- eta estimulu-programa baten bidez; eta Donostiako merkataritza eredu iraunkor eta adimendun bat sortzea.

HIRIA:

     7.- Hiri jasangarri bat, zeinak GJHak eraldatzeko esparru gisa sustatzen dituen, E2030DSS Estrategia Garapen Helburuekin eta 2030 Agendarekin lerrokatuz; GJH Tokiko Agenda baterantz kontzientziatuz eta bultzatuz; eta E2030DSS Estrategiaren monitorizazio- eta jarraipen-sistema eraikiz eta GJH Tokiko Agendarekin konpromisoa hartuz

     8.- Hiri bizi bat izango da, hiriko bizi kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatuko ditu, berorren nortasun propiotik abiatuta, eta gastronomian, kulturan, ezagutzan eta kirolean oinarrituta, hiri osasuntsu bat sortze aldera, zeinak kirol jarduera sustatuko duen bere alderdi guztietan; auzoen artean zuzkiduren eta beharren oreka izango du; eta nazioartekotze- eta posizionamendu-estrategia bat izango du.

     9.- Hiri ireki bat izango da, zeinak bere posizionamendua indartuko duen, maila anitzeko lankidetzan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako lidergo partekatua eraikiz eta kanpoko proiekzioa bultzatuz.  Hori guztia, erakundearteko lankidetzaren bidez eta hiriak lurraldean partaidetza hobea izan dezan lagunduko duten ekintzen programa bat sustatuz.

LIDERGOA:

    10.- Ingurumenaren lidergoa duen hiria, erresilientea, gizarte-, osasun-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei, erronka globalei eta tokikoei aurre egiteko prestatua, zeinak KLIMA-2050 Estrategia eta Egokitzapen- eta Arintze Estrategiak ezarriko dituen, mugikortasun ereduen eta baliabideak kudeatzeko ereduen eraldaketa jasangarri bat eginez, hiri metabolismo zirkular baterantz aurrera eginez, eta nazioarteko erreferente bilakatuz ingurumen jasangarritasunaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren eta horren egokitzapenaren eremuan.

    11.- Munduko gastronomian liderrak diren hiri eta lurraldeen taldean duen posizionamendua indartuko duen hiri bat, berrikuntza eta kultura gastronomiko tradizionalaren zaintza uztartuz, estrategia gastronomiko baten eraikuntzaren bidez; gastronomian espezializatutako lan mahai bat eratzen lagunduz; gastronomiaren balio kate osoan ekintzailetza eta belaunaldi erreleboa sustatuko dituen agentzia bat bultzatzea; elikadura osasungarri eta jasangarriaren estrategia edo plan bat ezartzea; eta Donostiako gastronomiaren kultura balioak indartzea.

    12.- Sormenaren eta kulturaren industrien eremuen garapenean aurrera egiten duen hiri bat, batez ere ikus-entzunezkoen, diseinuaren eta musikaren sektorean, tokiko sormen- eta kultura-sektorearen sormena eta profesionalizazioa bultzatuz: ikus-entzunezkoen eta musikaren sektorea garatzea, eta sorkuntza- eta kultura-jarduerak gune edo auzoetako hiri bizitza eta kultura suspertzeko tresna gisa erabiltzea.

ABANGOARDIA:

    13.- Abangoardiako gobernantza eredua duen hiria, zeinak eraldaketa teknologikoaren eta digitalaren buru den Administrazio Publiko adimendun, berritzaile eta modernizatua duen. Eredu hori eragile publiko eta pribatu eta erakunde guztiak gobernantzan, hiriaren aurrerabidean eta erresilientzian lankidetzan aritzeko bide izango da. Ekintza ildoak: toki administrazioa modernizatzea; herritarren ahalduntze handiagoa ahalbidetuko duen gobernantza eredu bat sortzea; eta toki administrazioaren eraldaketa teknologiko eta digitalean nagusi izatea.

    14.- Hiri garapen jasangarriko eredua duen hiri bat, zeinak hiria gizakien mailan mantenduko duen, haren hedapena mugatuz, eta aukera guneetatik datozen aukerak aprobetxatuko dituen, plangintzaren bidez lurraldea modu orekatu, jasangarri eta inklusiboan egituratzeko; aukera gune berrien kudeaketaren bidez; Donostiako herritar guztiei etxebizitzarako sarbidea erraztuz eta etxebizitzak haien beharretara egokituz; eta hiri mugikortasun jasangarria sustatuz.

    15.- Hiri honetako kultura ereduak, batetik, garaikidetasuna eta, bestetik, euskal kultura eta euskara elkarbizitzarako eta komunitatea sortzeko tresna gisa mantentzeko eta eraldatzeko gogoa uztartzen ditu, Donostiako kultur eredua berrasmatuz (2016 osteko kultura); euskal kultura eta euskara sustatuz; kultura integraziorako, bizikidetzarako eta komunitatea sortzeko elementu gisa erabiliz; eta auzoetako kultura suspertuz eta haien erakargarritasuna hobetuz.

 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube