Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/26

EAJ-PNV-tik Irungo Ertzain-etxean 26 agente berri sartuko direla txalotzen dugu

Era berean, pozten gara Irungo Polizia-etxean 7 udaltzain gehiago gehituko direlako
EAJ-PNV-tik Irungo Ertzain-etxean 26 agente berri sartuko direla txalotzen dugu

Azken hilabeteetan hirian izandako delituen kopuruak gora egiten zuten heinean, hiritarren segurtasun pertzepzioa ere areagotzen ari zela ikusteak asko kezkatu gintuen. Horregatik, joan den hilabetean, hiriko segurtasun arazoari konponbidea emateko, hainbat bilera izan genituen.

Bileren ondoren, egiaztatu ahal izan genuen agenteen defizita zegoela bai Ertzaintzan eta baita Udaltzaingoan ere.  Bi etxeetan LPZ-an zeuden lapostu guztiak beteta ez zeudela ikustean, eman behar genuen lehen pausua Ertzaintzako zein Udaltzaingoko agente kopurua handitzea zela, argi ikusi genuen.

EAJ-PNVtik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Irunen ertzain agente kopurua handitzeko eta eskura zituen baliabide guztiak jar zitzala eskatu genion. Era berean, Alkateari irundarren eta polizia-sindikatuen eskaerei erantzuteko, udaltzaingoen kopurua handitzeko eskatu genion.

Gaur, pozik gaude aste honetan jakin baitugu, abenduaren 1etik aurrera Irungo Ertzain-etxean 26 agente berri sartuko direla, bai eta irungo Polizia-etxean 7 udaltzain gehituko direla ere.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta bi erabakiak guk egin genituen eskaeren hildo berean joan, epe laburrerako erantzunak dira, eta beraz, epe luzera dira nahikoak izango.  Bizikidetza eta segurtasun arazoari polizia izaerako erantzun bat emateaz gain, ikuspegi zabalagoarekin heldu behar zaio, etorkizunean Irunen izango diren arazoak aurreikusi eta sahiestu nahi baditugu, eta segurtasuna eta bizikidetza hobetu nahi badugu.

Horregatik, pozten gara Alkateak EAJ-PNVk 2019ko azaroan, hain zuzen 2019-2023 agintaldia hasi berria zenean, egin zuen proposamena positiboki baloratu izanaz eta denbora luze baten ondoren, Irunen Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko adostasun handiko Itun politikoa izan dezakegulako. Hala ere, segurtasun arloan erantzunak emateko 2 urte galdu direla sentitzen dugu.

Gure ustez, Udaltzaingoak eta hiritarren Segurtasun Zerbitzuak adostasun politiko zabala behar dute, eta Segurtasunaren eta Bizikidatzaren aldeko Itun honen bidez, gaiak jorratzeko metodologia, lan egiteko balio, lehentasun eta helburu berdinak adostu beharko ditugu eta adostasun batera iristeko ahalegina egin beharko da.

2019an aurreratzen genuen, datozen urteetan gizarte bezala erronka gogor eta ezberdin ugariri aurre egin beharko diogula, eta , gure ustez,  segurtasuna da zenbait erronkei erantzuteko eta irundarrei etorkizun hobe bat eskaintzeko gakoetako bat.

Berriro ere, EAJ-PNVk egiten dituen proposamenak abian jartzen ari direla ikusten dugu, nahiz eta gobernuarekin adostasunetara iristeko arazoak izan.

EAJ-PNVn bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko, eta arazoak konpontzeko lan egiten dugu, hori baita gure lehentasuna eta izateko arrazoia.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube