ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/22

Gorka Garaizabal Kirol Zinegotzi eta Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak kargua utziko du azaroko Osoko Bilkuran

Gorka Garaizabal: “6 urte izan dira, non, nire alorretik proiektu estrategiko ugari atera ditugun aurrera, tartean, eta garrantzitsuena ziurrenik, Olaizaga Kiroldegiko igerileku berria”. Ane Beitia alkateak esker hitzak luzatu dizkio Garaizabali 6 urte eta erdi honetan emandako guztiagatik. Gorka Garaizabalek utzitako zinegotzi kargua Unai Arizmendiarrietak beteko du abenduko Osoko Bilkuran.
Gorka Garaizabal Kirol Zinegotzi eta Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak kargua utziko du azaroko Osoko Bilkuran

Gorka Garaizabal Kirol Zinegotziak kargua utziko du asteazken honetako, azaroak 24, Osoko Bilkuran. 6 urte daramatza zinegotzi karguan Garaizabalek: 2015-19 eta 2019-23 legealdia. Udal Kirol Patronatuko Lehendakaria ere bada.

Garaizabalek azaldu duenez, “zinegotzi izatea ohore bat izan da 6 urte hauetan, baina dedikazio handia eskatzen du zure herriaren alde lan egiteak, eta une honetan, ezinezkoa zait %100ean jardutea. 6 urte izan dira, non, nire alorretik proiektu estrategiko ugari atera ditugun aurrera, tartean, eta garrantzitsuena ziurrenik, Olaizaga Kiroldegiko igerileku berria”.

“Ane Beitia alkate eta lagunari eskertu nahi diot abentura honetan sartzeko aukera eman izana, konfiantza, eta gertuko elkarlana, eta berretsi, zinegotzi eran ez bada ere, hor egongo naizela behar duen orotan. Eskertu ere, Elgoibarrek duen udal korporazio apartari, osatu dugun taldea, emandako laguntza eta guztion artean posible egin ditugun proiektuei bide eman izana. Ziur naiz Udal Gobernuko kide guztiek herriaren alde duten onena ematen jarraituko dutela. Eta azkenik, eskertu Elgoibarko herriari zein eragile eta kirol taldeei emandako konfiantza eta babesa; guztion artean egin dugu lan elgoibartarren ongizatea bermatu eta bizi kalitatea hobetzen, eta  jarraituko dugu hala egiten”.

Ane Beitia alkateak esker hitzak luzatu dizkio Garaizabali: “Eskerrik asko 6 urte eta erdi honetan emandako guztiagatik. Kide aparta izan zara, zinegotzi bikaina, eta lagun hobea. Elgoibar hobe bat eraikitzen lagundu duzu, eta elkarrekin lanean jarraituko dugu, era ezberdin batean bada ere”.

Gorka Garaizabalek utzitako zinegotzi kargua Unai Arizmendiarrietak beteko du abenduko Osoko Bilkuran. 2015-19 legealdian zinegotzi izan zen ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube