ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/19

EAJ-PNVk Irunentzako 2 zuzenketa onartzea lortu du EAOetan

Irunek 2,55 milioi eruro jasoko ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretan
EAJ-PNVk Irunentzako 2 zuzenketa onartzea lortu du EAOetan

Irungo EAJ-PNVtik Diputatuen Kongresuko gure taldearekin koordintuta lan egin dugu. Gobernu zentralarekin aurrekontuen negoziaketan ibili ondoren, gure Kongresuko taldeak, gure hiriarentzako aurkeztu genituen bi zuzenketak onartzea lortu du.

Irungo trenbideen zabaltza estaltzeko eta hiriaren erdialdea Anaka auzoarekin lotzeko proiektua idazteko zuzenketa. 2019an proposatu genuen bezala, funtsezkoa da hiria banatzen duen arrakala ezabatzea eta bi aldeak elkartzea, Irungo hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ere aurreikusi zen bezala. Zuzenketa hau milioi 1 eurorekin onartu da.

Eta bigarren zuzenketa, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren ibarra zaharberritzeko, 1,55 milioi eurokoa. Proiektuaren oinarria zingira haunditzea eta oinezkoentzako pasealekua zein bidegorria egitea da, Plaiaundi institututik Mendelu-Amuteraino, hain zuzen.

Hiri-eredu iraunkorrago baterantz eraldaketa egiteko lanean jarraituko dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, ingurumena zainduko duen, Irun eraldatuko duen, alde batera utzita dagoen trenbide espazioa eraberrituko duen eta hiria bitan zatitzen duen arrakala ezabatuko duen proiektu haundi baten alde egitea, Vía Irun haundi eta ausart baten alde.

Abangoardiako hirigune bat nahi dugu. Irundarrok harro sentiaraziko gaituena, eta ez erabarritze xume bat. Azken horrek, hiriaren etorkizuneko eraldaketa baldintzatu dezakelako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube