ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/26

Donostiako Udalak MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroa Eskuzaitzetan eraikitzeko lizentzia onartu du

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, “zentro horren eraikuntzak Donostia eta Gipuzkoa elektromugikortasunaren arloko abangoardian jartzen ditu, eta, gainera, gure hiriaren balioa indartzen du, berrikuntzari eta ikerkuntzari dagokienez, mundu mailan punta-puntakoak diren proiektuetarako gune gisa”.
Donostiako Udalak MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroa Eskuzaitzetan eraikitzeko lizentzia onartu du

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako obra handiko lizentzia ematea, Eskusaitzetan (E1-A partzela) MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroa eraikitzeko. Lizentzia hori gehienez ere bi urteko epean gauzatu beharko da.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, “zentro horren eraikuntzak Donostia eta Gipuzkoa elektromugikortasunaren arloko abangoardian jartzen ditu, eta, gainera, gure hiriaren balioa indartzen du, berrikuntzari eta ikerkuntzari dagokienez, mundu mailan punta-puntakoak diren proiektuetarako gune gisa”.

MUBIL Fundazioaren ardurapekoak dira, batetik, mugikortasun adimentsu eta jasangarriaren estrategia hedatzea, eta bestetik, Eskusaitzetan kokatuko den Erreferentzia Zentroa eta Enpresa Poloa kudeatzea. Horren inguruan bilduko dira mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako enpresa traktoreak, bai eta arlo horretan ibilbide garrantzitsua duten puntako zentro teknologikoak ere.

Iazko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskusaitzetako industrialdeko 10.000 metro koadroko lursaila erosi zuen, 2 milioi euroren truke. Partzela horretan egingo dira eraikin nagusia (1.879 m² sestra azpian eta 3.005 m² sestra gainean), 1. laborategia (2.220 m²) eta 2. eta 3. laborategiak (2.511 m²).

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube