ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/25

EAJ-PNVk jarduera kulturala Irungo auzoetara zuzentzea proposatzen du

Gure ustez, kultura tresna garrantzitsua da Irungo auzoen berdinamizazio sozial eta komertzialerako
EAJ-PNVk jarduera kulturala Irungo auzoetara zuzentzea proposatzen du

Hiriko eskaintza kulturala ugaria eta askotarikoa da urtean zehar, hiritar guztientzat. Hala ere, eskaintza hori, hiriak dituen kultur ekipamenduetan zentratzen da nagusiki, hau da, Amaia KZn eta FICOBAn. Egia da, udan hainbat ekitaldi kultural antolatu direla Junkal plazan, eta hori positiboa izan dela uste dugu.

Hala ere, Irungo auzoetako kultura eskaintzan, defizit handia dagoela ikusten dugu. Era berean, behar hori "Aurrekontu Parte-hartzaileetan" islatu da, eta ildo horretan proposamenak egin dira. Adibidez, "Auzoetan zehar ekitaldi kulturalak antolatzea" eta "Auzoetan, batez ere bertako musika taldeekin, kontzertuak antolatzea" proposatu zuten.

2021ko martxoan izandako udalbatzan zein uztaileko kreditu modifikazioan, EAJ-PNVtik hurrengo proposamenak aurkeztu genituen:

  • Elkarrekintzan "Irun Kultura" Kultura 2022-2030-en Plan Estrategikoa sortzea.
  • Irungo auzoetan kultura jarduerak egiteko dauden aukerei buruzko azterlana egitea.

Horri dagokionez, Udal Gobernuak, gure taldearekin, konpromezua hartu zuen  Kulturaren Plan Estrategikoa egiteko eta esparru horretan, kultura jarduera Irungo auzoetara birbideratzeko beharra jorratzeko.

EAJ-PNVn kultur jarduerak hiriko auzoetan sustatzeak onura ugari ekarriko lituzkeela uste dugu, hala nola, gizartea birdinamizatzea, auzoetan "komunitate gehiago" sortzea, eta ezagutza, sormena, aniztasuna eta proiektu eraldatzaileak hiritarrei gerturatzea ahalbidetuko bailuke. 

Horretarako, "Kultura KM-0" kultura auzoetara eramateko baliabide aproposa dela uste dugu, hain zuzen, "Kultura KM-0" bertako artisten promozioa eta emanaldi txikiak egiteko programa baita. Bide batez, gogorarazi nahi dugu, uztailean izan genuen udalbatzan, EAJ-PNV udal taldeak "Kultura KM-0" programarako bideratutako aurrekontua haunditzea proposatu genuela.

Talde jeltzalean kultura Irungo auzoen dinamizaziorako, kohesio sozialerako, eta bai eta auzoetako denda ezberdinentzako funtsezko elementua dela uste dugu. Hori dela eta, kultur jarduerak eta programa ezberdinak Irungo auzoetara "deszentralizatzea" proposatzen dugu. Horrela, kohesio zein biziberritze sozial eta ekonomikoa sustatuko litzateke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube