Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/05

Gure egitekoa: lurraldea aurrerabidean jartzea, guztion lankidetza eta partaidetzaz etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko”

Saioa Bandres: “Gaur onartutako mozioek argi erakusten dute zein diren egungo gobernu-taldearen helburu nagusiak: gizarte-politikak bermatu eta indartu, suspertzetik lurraldearen aktibazio ekonomikora igaro, kalitatezko enplegua berreskuratu eta sortzen jarraitzea, eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzea, pandemiak utzitako egoera sozio-ekonomikoa gainditzeko“
Gure egitekoa: lurraldea aurrerabidean jartzea, guztion lankidetza eta partaidetzaz etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko”

“Gaur onartutako mozioek argi erakusten dute zein diren egungo gobernu-taldearen helburu nagusiak: gizarte-politikak bermatu eta indartu, suspertzetik lurraldearen aktibazio ekonomikora igaro, kalitatezko enplegua berreskuratu eta sortzen jarraitzea, eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzea, pandemiak utzitako egoera sozio-ekonomikoa gainditzeko. Eta hau guztia, etorkizuneko erronkei aurre egin eta Gipuzkoa sozialki kohesionatuagoa egiten laguntzen diguten neurriak adostuz”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide, Saioa Bandresek, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Politika Orokorraren urteko adierazpenaren ostean aurkeztutako mozioen eztabaida eta bozketa Osoko Bilkuran.

“Gaur onartutakoak, Gipuzkoak, epe labur eta ertainera dituen erronkei aurre egiteko eta, aldi berean, etorkizuneko oinarriak finkatzen lagunduko diguten neurriak dira. Politika sozialetara bideratutako baliabide ekonomikoak indartzera bideratutakoak, iruzur fiskalaren aurkako borroka helburu dutenak, egoera zail honetan sektore ahulenei eta gure industria-sareari laguntzera bideratutako neurriak edota pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko baliabideak eskaintzea helburu. Ildo horretan, azpimarratzekoa da Ganberako talde guztiek erakutsi duten negoziazio-jarrera" nabarmendu du Bandresek erdibideko mozioen onarpen-maila handia ekarri baitu, 26 erdibideko, hain zuzen. Emakumeen aurkako indarkeria geldiarazteko neurri eta baliabide pertsonalak ugaritzeari buruzkoa, egoitzen gatazkari buruzko elkarrizketa-mahai bat sortzeari buruzkoa, zerga-iruzurrari aurre egiteko baliabide pertsonal gehiago emateari buruzkoa, jaiotza-tasari egindako kenkari fiskalei buruzkoa, 13/13 auzian gipuzkoarrei babesa eman eta epaiketa mota horiek ez errepikatzeko eskatzeari buruzkoa, euskal presoen egoera fase erabakitzailean sar dadin edota Estatus Politiko Berria xede dutelarik. Horixe baita Foru Gobernuaren egitekoa  azpimarratu du "lurraldea aurrerabidean jartzea, guztion lankidetza eta partaidetzaz etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko”.

Onartutako mozioen inguruan Saioa Bandresek nabarmendu du legegintzaldiaren hasieran ezarritako ardatz nagusiak garatzen jarraitzen lagunduko diguten ekimenak direla. “Gizarte-politiken arloan – adierazi du Bandresek – zaintzak egiaztatzeko eta ebaluatzeko sistema berri baten inguruko 105. mozioa, Gizarte-politiken trantsizio-agenda diseinatzeari buruzkoa (104), Gizarte-baliabideen sare publikoa COVID-19aren krisiaren ondoriozko gizarte-premien bilakaerara egokitzearena (102) edota Zainketen digitalizazioa sustatzea dakarren mozioa (103) aipatuko nituzke. Aktibazio ekonomikoari dagokionez – jarraitu du – , Ekonomia indartzeko neurrien 100. mozioa edota Sustapen ekonomikoa eta berrikuntza bultzatzeari buruzkoa (119). Iruzur fiskalaren aurkako borrokan, hor dugu 99. mozioa.  Gipuzkoar gizartea hobetzen lagunduko diguten hainbat ekimen baita ere – nabarmendu du batzarkide abertzaleak – Gurasotasun positiboa (108), Emakumeen etxeen lurralde-ereduaren inguruko 98. Mozioa,  Emakumeen kirola sustatzea (106) edota Gipuzkoako homosexualen kolektiboaren jazarpen eta errepresio kasuak ikertzeari buruzkoa (101). Aldaketa klimatikoaren aurkako konpromisoa ere argi jaso dugu 96.mozioan – esan du Bandresek – Ibaien kalitatea eta ekosistema hobetzearen mozioan (94) edota Azpiegitura berdeen sareen garapen prozesuaren inguruko 97.mozioan, besteak beste. Eta nola ez, Herritarren Partaidetza sustatzen duen 116.mozioa. Hau da, Gipuzkoa, gizartearekin eraikitzen jarraitzea, lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoekin lankidetzan - azpimarratu du -“. 

Amaitzeko, Saioa Bandresek EAJ-PNVren batzarkide taldeak bakarrik aurkeztutako hiru mozioei erreparatu die, erabakitzeko eskubidearen printzipio politiko demokratikoa, Kataluniaren auzi nazionalaren konponbidearen inguruko mozioa eta estatus politiko berriaren inguruko mozioak, alegia. “Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeak berretsi egiten du oinarrizko printzipio demokratiko guztiekin duen konpromisoa, eta erabateko babesa eman nahi diogu Kataluniako herriari. Estatuko botereei eskatzen diegu bertan behera utz dezatela behin-betikoz Kataluniako soberanisten aurkako jazarpena eta errespeta dezatela bere asmo demokratikoaren adierazpena, bai eta ildo horretan hartzen dituzten erabakiak ere, Kataluniaren auzi nazionalari irtenbide demokratikoa emateko bide emanez, herri-kontsulta baten bidez – gaineratu du –“.

Printzipio politiko demokratikoari buruz dagokionez, batzarkide abertzaleak esan du: “gure taldean argi dugu  erabakitzeko eskubideak gure gaitasun politikoa eta ongizatea sortzeko trakzio ekonomikoa egituratzen dituen kontzeptua dela; horregatik, argi utzi nahi izan dugu  - jarraitu du Bandresek – zein garrantzitsua den eta Aldundiak berak kontuan hartu behar duela gure Ganberak gai honi buruz duen jarrera. Gatazka politikoaren konponbidearen gakoa erabakitzeko eskubidea den heinean, eskubide horrek gainditu egingo ditu aldarrikapen hori eta eskubide hori modu demokratikoan gauzatu ahal izateko oztopo guztiak”. “Herri gisa gure erakundetze politikoa antolatzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu berriro ere, nazioen arteko berdintasunetik abiatuta, eta ez menpekotasunetik abiatuta" amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube