Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/01

EAJ-PNVtik Gobernuari Ermita kalea berrurbanizatzeko konpromezua betetzea eskatzen diogu

Uztailaren amaierako Kreditu Modifikazioan, gobernuak, gure taldeak aurkeztutako zuzenketaren ondorioz, hurrengo Kreditu Modifikazioan Ermita kalearen berrurbanizazioa martxan jartzeko konpromezua hartu zuen.
EAJ-PNVtik Gobernuari Ermita kalea berrurbanizatzeko konpromezua betetzea eskatzen diogu

Ama Xantalen ermitatik iturrira bitarteko zatirako 375.000 euro zehaztuta zituela jakinarazi eta hurrengo kreditu modifikazioan proposamenari onespena emateko prest egongo litzatekela adierazi zuen. Beti ere beharrezko aurrekontu baliabideak izan ez gero.

Gogorarazi nahi dugu, uztaileko udalbatzan, gobernuak 2 milioi esleitu gabe utzi zituela eta beraz, hurrengo osoko bilkuran gure hiria sustatzeko eta sektore ezberdinei zein hiritarrei laguntzeko erabili ahalko liratekela uste dugu.

Egun, aurrekontu-ziurgabetasun horiek argitzen joan dira, izan ere, gutxienez 2022. urterarte, ez dituzte gastu-konpromezuak eskatuko Udalak Europako Funtsen deialdietara egin dituen eskaerengatik. Bestalde, Udalak finantzatzeko foru-funtsa uste baino hobeto doa (+%18 abuzturate). Horrek esan nahi du, 2022ko otsailean, foru-funtsak likidazio positiboa izango duela. Halaber, jakina da udalek 2022rako onartuta duten zorpetze-marjina. Marjin hau lehengo urtetik murriztu egin bada ere, ez da desagertu.

Horrengatik guztiagatik, gobernuak zehaztutako kopurua erabilgarri izango lituzkeela uste dugu. Gainera, datozen hilabeteetan Santa Elena kalearen berrurbanizazioa aurrera eramango denez gero, EAJ-PNVtik Ermita kalearen berrurbanizazioa ere aurrera eramateko une egokia dela uste dugu.

Hori horrela, kaleen irudia eta irisgarritasuna hobetu, espaloiak eta lurzoruak egokitu, eta oinezkoen koexistentzia edo lehentasuna ahalbidetuko litzateke. Halaber, hornidura zein azpiegitura sareak eta kaleetako argiak berrituko lirateke jasangarritasun eta aurrezpen energetikoa kontuan hartuta.

Bestalde, interesgarria iruditzen zaigu Arkeolanen lana aipatzea. Arkeolan fundazioak Ama Xantalengo ermitan berritze lanak egingo ditu Udaletxeak eta Eusko Jaurlaritzak finantziatuta.  Proiektu honek 170.000 euro inguruko aurrekontua du eta ermitak duen balio kultural eta historikoari garrantzia berrezartzen dio.  Ermita berritzen denean erakargarriagoa izango da eta bisitari gehiago hurbilduko dira.

Dagoeneko, gobernuari bilera eskatu diogu iragarri berri dugun konpromezua betetzeko eskatzeko eta Ermita kaleko berrurbanizazioa onartzeko.

Azkenik, aurreratu nahi dugu proposamen honen aurrean aurkeztuko dugun jarrera, lehenengo bileratik, akordio bat bilatzearen aldekoa izango dela. Gure helburua irundarren beharrei erantzuna ematea da eta hortan lanean jarraituko dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube