Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/17

PMUS 2021-2025-ak Irungo auzo guztiek ibilgailu elektrikoak hornitzeko instalazioak gertu izan ditzaten ahalegindu behar du

2021eko Mugikortasunaren Europako astean gaude, horrenbestez, Irungo EAJ-PNV-tik, mugikortasun elektrikoaren alorrean, iada erregistratu dugun gure proposamenetako bat aurkeztu nahi dugu.
PMUS 2021-2025-ak Irungo auzo guztiek ibilgailu elektrikoak hornitzeko instalazioak gertu izan ditzaten ahalegindu behar du

Aldez aurretik, PMUS 2021-2025 planari begira, dagoeneko egin ditugun proposamenak gogoraraziko ditugu. Bai eta, datozen hilabeteetan aurkeztuko ditugunak ere.

  • Gain Gainean eta Larretxipi kaleak batzen dituen oinezkoen pasabidearen hobekuntza
  • Kolon pasealekuan bidegorria
  • Nafarroa etorbidean bidegorria
  • Irungo hirian aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitzeko ikerketa
  • Eta hiriko puntu estrategikoetan ibilgailu elektrikoak hornitzeko makinak ipintzeko proposamena

Azken proposamenari helduz, Irunen ibilgailu elektrikoak hornitzeko makinen falta ikusi dugu. Eta garraio elektrikoek Irunen aukera erreal bat izan dezaten beharrezkoa ikusten dugu instalazio hauen ezarpena bermatzea.

Hori dela eta, 2020ko aurrekontuetan, partida ekonomiko batekin, zuzenketa bat onartu zitzaigun. Ondorioz, ikerketa bat egitea ahalbidetu zen instalazio elektrikoak ezartzeko kokapen egokienak aztertzeko. Ikerketa hori abiapuntu hartuta, 2021 uztailaren 30eko kreditu modifikazioan 40.000€-ko aldaketa proposatu genuen puntu zehatz horietan instalazio elektrikoak ezartzeko.

Maiatzean Aldaketa Klimatikoaren eta Transizio Energetikoaren lege berria onartu zen. Lege horren arabera, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten hiriek Igorpen Baxuko Zonaldeak erdietsi beharko dituzte hirietako aire kalitate ona eta gizartearentzako giro osasuntsuagoa bermatzeko.

Irunen, epe laburrean, eskakizun hauei erantzuteko neurriak hartu beharko dira, eta beraz, beharrezkoa ikusten dugu igorpen baxuko ibilgailu elektrikoei bultzada ematea.

Epe laburrera mugikortasun elektrikoak Irunen beharko luke:

  • Garraio elektrikoak hornitzeko azpiegitura sarea diseinatzea.
  • Kutsadura murrizteko ibilgailu hauen erabilera sustatzea eta promozionatzea.

Azpiegitura hauek publikoak izatea funtsezkoa dela iruditzen zaigu garraio elektrikoen merkatuak konfiantza sortu eta indarra hartu dezan. Horrela, Aldaketa Klimatikoaren eta Transizio Energetikoaren legearen helburuak betetzen lagunduko genuke.

EAJ-PNV-n egiten dugun proposamena honako hau da: PMUS 2021-2025 planak Irungo auzo guztietatik gertu dauden ibilgailu elektrikoak hornitzeko kokalekuak ezartzea. Honela, herritar guztiek instalazio hauek erabiltzkeo aukera izango lukete.

Berotegi efektuko gasak, eta konkretuki, ibilgailuek sortzen duten karbono dioxidoa (CO2), arazo larria da. Eta horrek, planetari zein Irungo gizarteari zuzenean eragiten dio. EAJ-PNV-n irundarren ongizatea eta osasuna hobetzeko ekimen eta proposamenak egitea da gure helburua. Gure ustez, etorkizun hurbilean mugikortasun politikak mugikortasun jasangarrirantz bideratu beharko lirateke, garbiagoak, ixilagoak eta efizienteagoak diren ibilgailu elektrikoak bultzatuz. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube