Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/12

Andoaingo Udalak hondakinen gaikako bilketa hobetzeko deia egin die herritarrei

Izagirrek azpimarratu duenez, "pandemiak ezin du izan erne egoteari uzteko arrazoi", eta ohartarazi du "2022an % 70eko helburura iristeko, ahalegin kolektibo zabala" egin beharko dela.
Andoaingo Udalak hondakinen gaikako bilketa hobetzeko deia egin die herritarrei

Ecovidrio, Ecoembes eta Eusko Jaurlaritzaren birziklatze kanpaina, ontziei bigarren bizitza bat ematearen garrantzia azpimarratu nahi duena, Andoainera iritsi da larunbat honetan. Ekoadrila (www.ekoadrila.eus) da asteburuan Juanita Alkain plazan kokatu den kontzientziazio kanpainaren protagonista: Detergenteberri, plastikozko ontzien ondorengoa; Lataburu, metalezko ontzi ugariren ondorengoa; Kajaguren, kartoi eta paperen ondorengoa eta Fraskobide, botilen eta beirazko potoen ondorengoa.

Ekimenaren aurkezpenean, Mari Jose Izagirre, Zerbitzu zinegotziak azpimarratu du "Andoaingo herriak gaikako bilketarekin eta birziklapenarekin duen konpromisoa ukaezina" dela, baina ohartarazi du pandemiak ezin duela izan "erne egoteari uzteko arrazoi". Izagirrek azaldu duenez, 2021ean herrian pilatutako gaikako bilketaren tasa % 64koa da, "% 65 baino pixka bat txikiagoa, hain justu, udal ordezkari politiko guztien artean adostu zen maila”. Era berean berean, Europar Batasunak "2022 urterako ezarritako % 70eko helburura iristeko ahalegin kolektibo handia" egin beharko dela ohartarazi du Izagirrek.

Andoainen 370.000 kilo hondakin inguru sortzen dira hilean (edukiontzien bilketa eta ostalaritza bezalako jardueretatik datorren  bilketa batuz). 2021ean sortutako eta edukiontzietan bildutako hondakinaren banakapena honela banatzen da: % 37ko errefusa, % 20ko organikoa, % 13ko ontzi arinak, % 10eko beira eta % 16ko papera, hau da, biztanle bakoitzeko egunean sortutako 0,8 kilogramoko ratioan islatzen dena.

Izagirreren arabera, "edukiontzi grisera botatzen dugun errefusa murriztu behar dugu, eta organikoa edo plastikoa zenbat eta hobeto bildu, orduan eta errefus gutxiago sortuko dugu".

Andoaingo Udalak onartzen du Covid-19a dela eta gaur egungo testuinguruak ez dituela gauzak erraztu, baina andoaindarrak gero eta gehiago eta hobeto birziklatzera gonbidatzen ditu, gure gizartearentzat eta planetarentzat hainbeste onura dituen ahalegin txiki hori indartuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube