Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/13

Loreto Osak Nahikari Otermin ordezkatuko du Pasaiako udaleko EAJ-PNVren bozeramailetzan

San Pedroko zinegotziak ilusioz hartu du ardura berria eta eskerrak eman dizkio Otermini azken hamar urtetan egindako lan "bikainagatik".
Loreto Osak Nahikari Otermin ordezkatuko du Pasaiako udaleko EAJ-PNVren bozeramailetzan

Loreto Osa pasaitarra izango da hilaren 14tik aurrera Pasaiako EAJ-PNV taldearen bozeramailea eta "ilusio handiz eta erabakitasunez" hartuko du ardura berria. Osak bi urte daramatza zinegotzi lanetan udalerrian, Nahikari Oterminekin batera. Azken horrek, Pasaiako EAJ-PNVren zerrendaburua hamar urtez izan ondoren, bere lankideari eman dio testigua, bera izango baita jeltzaleen bozeramaile berria eta Hirigintza Saileko arduraduna. Oterminek, bere aldetik, udalari lotuta jarraituko du Euskara Zinegotzi eta Udal Euskaltegiaren arduradun gisa. Gazteria Saileko buru ere  izaten jarraituko du.

Osak 39 urte ditu eta ibilbide profesionala sektore pribatuan egin du, zuzenbide ekonomikoa eta aholkularitza fiskala ikasi ostean. Osak udal politikara jauzi egin zuen 2019an, Gizarte Ekintzako zinegotzi, euskara zinegotzi eta San Juaneko Alkateordetzaren funtzio hirukoitza bere gain hartuz. "Bi urte hauek oso interesgarriak izan dira, udal baten kudeaketa barrutik ezagutzeko aukera eman didatelako. Gainera, aukera izan dut ulertzeko zer egin daitekeen herritarren bizitza hobetzeko udal ekintzaren bidez", esan du zinegotzi jeltzaleak.

Pasaitarrak, gainera, 2020ko urritik, San Markos Mankomunitateko Presidentetza beregain izan du, kudeaketa publikoaren ikuspegia zabaltzea ahalbidetu diona. Lehen bi urteen ostean, Osak urrats bat eman du orain, "Pasaia oparo, euskaldun eta integratzaile bat nahi duten pertsona horiek guztiak ordezkatzeko, bai eta gure herria kalitatezko bizi-proiektu bat egin ahal izateko leku erakargarri bilakatzeko”.

Ildo horretan, adierazi du Pasaiak badituela hobera egiteko aukera haundiak, eta azken urteotan urrats garrantzitsuak eman direla erakunde arteko lanaren eta lankidetzaren bidez. Ildo horretan, EAJ-PNVk nabarmentzekoak diren zenbait proiekturen lidergoa izan du udaleko  Hirigintzaren arduratik. Aipagarriak dira, besteak beste, Herrerako Toporako pasabide berria, San Pedroko lonjako plaza, Ondartxoko bidea, Antxoko skatea berria,  Kalaburtzako irisgarritasuna hobetzea eta, portuko agintaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin akordioak finkatzea, Adinberri proiektua aurrera eramateko Trintxerpen, zahartze osasungarrirako erreferentziazko zentroa izango dena.

Osak hamar urte hauetan egindako lan "bikaina" eskertu nahi izan dio Otermini.

Oterminek udalari lotuta jarraituko du zinegotzi gisa eta EAJ-PNVren ordezkari gisa lanean jarraituko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube