Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/07/24

Donostiko Udalak Joseba Barandiaran oroitu du

Plaka bat jarri da San Bartolome kalean bere oroimenean
Donostiko Udalak Joseba Barandiaran oroitu du

Donostiako Udalak Joseba Barandiaranen omenez plaka bat jarri du, poliziaren ekintzak eragindako biktma 1978an. Honekin 13 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.

Ekitaldia San Bartolome kaleko 12 zenbakian izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal-taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.

Joseba Baradiaran Urkola, 19 urteko gaztea, 1978ko uztailaren 11n hil zuten tiro batez, Iruñeko Sanferminetan Germán Rodríguezen heriotzagatiko protesta-manifestazioan.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordoñez, Francisco Martin Gonzalez eta Fernando Múgica Herzog - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta eta Antonio Gómez - Comandos Autónomos Anticapitalistas taldeak erailak -,  Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila – eta Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila- .

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube